David McCallum

Wikipedia, Entziklopedia askea
David McCallum

Bizitza
JaiotzaMaryhill1933ko irailaren 19a
Herrialdea Eskozia
HeriotzaNew Yorkeko ospitale presbiterianoa2023ko irailaren 25a (90 urte)
Familia
AitaDavid McCallum, Sr.
Ezkontidea(k)Jill Ireland  (1957 -  1967)
Katherine Carpenter (en) Itzuli  (1967ko irailaren 16a -  2023ko irailaren 25a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity College School (en) Itzuli
Royal Academy of Dramatic Art
(1949 - 1951)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, musikaria eta autorea

IMDB: nm0564724 Allocine: 21841 Rottentomatoes: celebrity/david_mccallum Allmovie: p46912 36629 TV.com: people/david-mccallum IBDB: 52092
Youtube: UCVv8k9Vs6k4H0Za0ERKAX4Q Spotify: 6bRTEieKlIK6JMuPCjXiro iTunes: 824925 Musicbrainz: 072ee2ba-9a27-4667-b25d-81f64c5c48a0 Discogs: 15156 Allmusic: mn0000001444 Deezer: 9442 Edit the value on Wikidata

David Keith McCallum (1933ko irailaren 19a, Glasgow, EskoziaNew York, 2023ko irailaren 25a) eskoziar telebista eta zinemako aktore bat izan zen. Batez ere, 1960eko hamarkadan The Man from U.N.C.L.E telesailan Illya Kuryakin errusiar agentea antzezteagatik ospetsua da; halaber, 1963an John Sturges zuzendariak zuzendutako The Great Escape filmean kontzentrazio esparru batean dagoen Eric Ashley britainiar tenientearena egitegatik: bertan. Steve McQueen, James Garner, Richard Attenborough, James Donald, Charles Bronson, Donald Pleasence eta James Coburn aktoreekin batera lan egin zuen.

CBS estatubatuar telebista katean emititzen den NCIS telesaila ospetsuan Donald "Ducky" Mallard doktorea antzeztu zuen.

Ziurrenik Euskal Herrian 1980ko hamarkada eta 1990ekoan ETB1an euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz emititu ziren The Invisible Man (1975) eta Kidnapped (1978-1979) telesailetan agertzeagatik ezaguna da. Lehenbiziko telesailean, gizon ikustezinaren paper nagusia zuen, bigarren telesaila, berriz, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta zegoen: bertan, Alan Breck Stewart eskoziar matxinatuaren papera antzezten zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David McCallum Aldatu lotura Wikidatan