Davidiarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Davidiarren bandera.

Davidiarrak, Adar Davidiarra edota Adarra (ingelesez Davidians, Branch Davidians edota The Branch), AEBetako erlijio-talde apokaliptiko eta protestante bat da, askok sektatzat dute. 1955ean Zazpigarren Eguneko Davidiar Adbentisten targo batetik sortua izan zen. Taldeak hasiera batean Benjamin Roden buru izan zuen, baina batez ere David Koresh buru zutela hedatu eta ezagun egin ziren.

Texasko Mount Carmel Centerren egoitza zuten, Waco hiritik hurbil.

Davidiarrek Bibliak iragartzen duen azken auziaren garaian eta Kristoren Bigarren Etorreraren atarian bizi zirela uste zuten. Bestalde, Koreshek emazte eta seme-alaba ugari izan zituen, emazteetako batzuk adingabeak. Gainera, taldeak berez AEBetan dagoen armazalekeria muturreraino eraman zuen, beren buruak AEBetako Gobernua eta Armadaren eraso batetik defendatzeko asmoz, horregatik bere egoitzan sekulako armategia zuten.

1993ko Wacoko setioa eta sarraskiaren ondorioz mundu osoko albistegietan agertu eta ospea bereganatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]