Delaware

Koordenatuak: 39°00′N 75°30′W / 39°N 75.5°W / 39; -75.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Delaware
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Our Delaware (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-DE
HiriburuaDover
Delawareko GobernadoreaJohn Carney (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak39°00′N 75°30′W / 39°N 75.5°W / 39; -75.5
Azalera6.452 km²
MugakideakNew Jersey, Pennsylvania eta Maryland
Punturik altuenaEbright Azimuth (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria989.948 (2020ko apirilaren 1a)
44.014 (2015)
Dentsitatea153,43 bizt/km²
Etxebizitzak370.953
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) Itzuli
delaware.gov

Delaware (ingelesez: Delaware) Ameriketako Estatu Batuetako 50 estatuetako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. 6.446 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 952.065 biztanle zituen.[1] Hiriburua Dover da, eta Wilmington hiririk jendetsuena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoalde eta mendebaldean Marylandekin du muga, iparraldean Pennsylvaniarekin, eta ekialdean New Jersey eta Ozeano Atlantikoarekin. Iparraldea mendi txikiz betea dago, hegoaldea, aldiz, erabat laua da. Klima epela eta hezea du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean europarrak etorri baino lehen, lenape amerindiar tribua bizi zen iparraldean, eta naticoke tribua hegoaldean. 1631. urtearen inguruan, herbeheretar eta suediar merkatariek kolonizatu zuten lurraldea. Ingelesen mende geratu zen 1664an. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran parte hartu zuten hamahiru kolonietako bat izan zen. 1787ko abenduaren 7an, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zuen lehen estatua izan zen. Harrezkero, Lehen Estatua (ingelesez: the First State) goitizena ematen zaio.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera garrantzitsuenak. Industria Wilmington hirian biltzen da: kimika, automobilak eta petrolio findegiak.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman biztanleria izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]