Denbora-kapsula

Wikipedia, Entziklopedia askea

Denbora-kapsula, orainaldiko mezuak eta gailuak gorde eta etorkizuneko belaunaldiek topatzeko izan daitezen helburu duten edukiontzi hermetikoak dira. Alegia, etorkizunean irekitzeko pentsatuak dauden edukiontziak dira.

1937an lehenbizikoz "denbora-kapsula" izendapena erabili zen, 1939ko New Yorkeko Nazioarteko Erakusketaren testuinguruan, handik 5.000 urtera ireki zedin. Dena dela, kontzeptu hau zibilizazioa bera bezain zaharra da, jada Antzinaroan eta Mesopotamian hirien harresietan etorkizunean irekitzeko kutxak gordetzen baitziren, etorkizuneko belaunaldiek antzinako kulturak ezagutu zitzaten.