Diário de Notícias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diario de Noticias (Portugal)» orritik birbideratua)
Diário de Notícias
Motaegunkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaportugesa
Formatuatabloide eta Berliner (en) Itzuli
Historia
SortzaileaEduardo Coelho
Identifikadoreak
ISSN0870-1954
dn.pt

Diário de Notícias (DN) portugaldar egunkari beteranoa eta herrialdeko bosgarren hedatuena da. 1864an Tomás Quintino Antunesek eta Eduardo Coelhok sortu zuten. Controlinveste da egungo jabea, Jornal de Notíciasena ere badena.

Diário de Notíciasek literatura eta kultura munduko pertsona ospetsuen kolaborazioak izan zituen. Eça de Queirósek bere lehen urteetan lan egin zuen egunkarirako, eta bertan argitaratu zituen bere "Gutunak Londrestik", ondoren liburu formatuan argitaratuak. Joaquim de Seabra Pessoa ere, Fernando Pessoaren aita, musika kritikaria izan zen egunkarirako. José António Saraiva erredaktorea izan zen, eta José Saramago, zuzendari ondokoa 1975ean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.