Diffserv

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diffserv sare arteko arkitektura bat da zeinen helburu nagusia eskalibilitatea bermatuz trafikoa maneiatu,klasifikatu eta QoS eskaintzea den. Horretarako datu fluxu desberdinak azterketzen ditu eta ez banakako konexio edo baliabide erreserbak. Bertan paketeak markatuak eta klasifikatuak dira tratu berezi bat lortzeko asmoz bidalketa bakoitzean.

Izan ere, Interneten diseinu originalean “best effort” zerbitzua erabiltzen zen. Zerbitzu honek inolako bermerik ez zuen ematen bere kalitateari dagokionez. Denborarekin ordea, Interneterako denbora errealeko aplikazioak sortzen hasi ziren heinean kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko interesa handiagotzen joan zen (1994. Urtea).

Itxura denez, zerbitzu bati kalitatea bermatzeko aukera bakarra ibilbide guztiko ahalmenaren erreserba egitean datza, ATM zirkuituen antzera eta horretarako beharrezkoa da tarteko router bakoitzak fluxu horren berri izatea. Honek konexiora ez zuzendutako modelo batetik konexiora zuzendutako modelo batetara aldatzea eragin zuelarik. Honela, 1997.urtean, IntServ arkitekturaren hobekuntza moduan sortu zen Diffserv izeneko modelo alternatiboa kalitatearen arazoa benetan argitzeko asmoz. DiffServ-en oinarrizko ideia honakoa litzateke; pakete bakoitzak idatzita darama gako bat zeinek adierazten duen zein klasetakoa den. Suposatzen da routerrak klase bakoitzari eman behar zaion tratamendua zein den badakiela eta ondorioz ez dute konexio edo fluxu konkretu batzuei buruzko informaziorik gordeta eduki behar.

DiffServ arkitektura trafikoaren klase desberdinen banaketan oinarritzen da. Beste era batetera esanda, kalitateari buruzko informazioa datagramatan idazten da eta ez routerretan. Honela, klase jakin bati dagozkion paketeak gako zehatz batekin markatzen dira, gako hau izanik klasea identifikatzeko behar dugun elementu bakarra. Bestalde, DiffServ teknologiaren bitartez saretik bidaltzen diren paketeei lehentasunak txertatzea planteatzen da. Tartean aurkitzen diren nodoen (routerren) ardura izango delarik pakete hauek aztertu eta bakoitza tratatzea. Honegatik esaten da DiffServ-ek IntServ-a baino eskalabilitate hobea duela.

Pakete bat router batetara sartzen denean, bideratzaile logikoak DSCP (tranferitzen diren datuen kalitatea desberdintzeko erabiltzen den balioa) balio jakin bat esleitzen dio paketea ilara jakin batetara bideratzeko edo portu horretan tratamendu bereziren bat emateko.

PHB-a(paketeen berbidalketa egiteko lehentasuna definitzen duen balioa) sare administratzaile baten bitartez konfiguratua dago eta honako hauek dira gaur egungo estandarrak:

• Default behavior

• Class selector behavior

• Expedited Forwarding behavior

• Assured Fordwarding (AF) behavior

Jarraian azaltzen den irudian Ipv4 eta Ipv6ren arteko desberdintasunak ikus genitzazke. Ipv4 bertsioan IP pakete bakoitzak “TOS octet” izeneko byte bat darama. Bestalde, Ipv6 bertsioan baliokidea den “octetoaren zerbitzu klasea” dago.


IPv4 eta IPv6 bertsioak
IPv4 eta IPv6 bertsioak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]