Dirulaguntza (hezkuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntzan, dirulaguntza[1], ikaste-laguntza[1], beka (Heg.)[1][2] edo burtsa (Ipar.)[1] ikasle bati ikasketak ordaintzeko ematen zaion diruzko laguntza bat da, baliabide ekonomiko urriak edo merezimendu akademikoa izateagatik esleitutakoa da. Dirulaguntzak ikastetxeak berak edo, maizago, gobernu edo bestelako erakundeek ematen dituzte eta horiek eskuratzeko dirulaguntza eskatu eta hautespen-prozesu bat gainditu behar da, non eskatzen diren baldintzak eta betebeharrak aintzat hartzen diren. Hezkuntzaz gainera, dirulaguntzak ikerkuntza-alorrean ere ohikoak dira, ikertzaile berriak trebatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «bourse | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.