Discos Suicidas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Discos Suicidas
Sortze urtea 1981
Egoera Aktiboa
Generoa(k) punk, rock
Jatorrizko herrialdea  EH
Kokapena Bizkaia
Webgune ofiziala www.discossuicidas.com

Discos Suicidas Bizkaiko diskoetxe independentea da, 1981ean sortua[1].

Musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia eta Euskal Herriko punk eta rock talde askoen lanak argitaratu ditu, baita Hego Amerika edo Estatu Batuetakoak ere. Hona hemen nagusiak[2]:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Discos Suicidas diskoetxea 1981. urtean sortu zuen Oscar Amezagak, Bilbon. Lavabos Iturriaga taldeko abeslaria zen Amezaga, eta lehenago Muskaria musika aldizkaria sortu zuen, Roge Blasco eta Pedro Mari Azkorretarekin. Hilargi Records aldiz, mota guztietako estiloekin lan egiten duen diskoetxea da. Azpizigilu historikoa hartzen du bere baitan: Discos Suicidas, Estatuko lehen konpainia independentea, punk rock arloan espezialdutakoa eta 23 urtetik gorako ibilbidea duena. Honen ondorioz, batzuetan "Discos Suicidas-Hilargi Records" izenaz ere aurkezten da diskoetxe hau.

Gehienbat gaztelaniaz abesten duten punk eta rock taldeekin osatu du katalogoa, Euskal Herrikoak zein kanpokoak (Eskorbuto, MCD, Guerrilla Urbana, El último ke zierre, Reincidentes...). Salbuespen bakarrak, Joseba Gotzon, Lauburu, Kalapo, Noizbait eta Suaz Blairen lanak izan dira. 1986. urtean ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! euskal punk taldeen disko bilduma argitaratu zuen, Bap!!, Danba, Ultimatum, M.C.D., Porkeria T eta Zer Bizio? taldeekin.

Azken urteetan atzerriko merkatuetan jarri du arreta, batez ere Latinoamerikan. Horrela, 1995ean Ura Records sortu zuen Mexikon, eta 2000. urtean Eki Records Argentinan.

Zaramaren lehendabiziko singlea, «Nahiko», argitaratzeko sortu zuen Amezagak "Discos Suicidas", izena (gaztelaniazko Suicidas buru-hiltzaileak esan nahi du) euskaraz abesten zuen talde punk baten lehendabiziko albuma argitaratzean egiten zuten merkataritzako buru-hilketatik hartu zuten[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]