ECHELON

Wikipedia, Entziklopedia askea
Radar esfera Menwith Hill tokian, ustezko ECHELON erabilera tokia.
Menwith Hill

ECHELON komunikazio elektronikoen azterketarako eta espioitzarako sare bat da, 1976tik erabat sekretua ez dena[1]. UKUSA akordioak (AEB, Kanada, Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berria) kontrolatuta, ECHELONek irratiz eta satelitez egindako komunikazioak, telefono deiak, faxak eta posta elektronikoak ia mundu osoan atzeman ditzake, eta atzemandako mezu horiek guztiak automatikoki aztertzen eta sailkatzen ditu. ECHELONek egunean hiru mila milioi komunikazio atzeman ditzakeela kalkulatu da.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasuna eta haien aliatuen komunikazio militar zein diplomatikoak kontrolatzeko eraikia izan arren, gaur egun, ECHELON, terrorismo, narkotrafiko eta politiko eta diplomatiko inteligentziari buruz pistak aurkitzeko erabilia dela susmatzen da. Haren kritikariek espioitza ekonomikoa eta, eskala handi batean, norberaren pribatutasuna indarrez sartzea burutzeko ere erabiltzen dela diote. ECHELON-en izatea 1976an publiko egin zuen Winslow Peckek.

Antolakuntza eta jardunbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inteligentzia aliantza honen kideek UKUSA aliantzaren kideak dira, Bigarren Mundu Gerratik hona informazioa biltzen diharduena. Sistema hori NSAren (AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionala) administraziopean dago, eta Marylanden (AEB) bakarrik, 100.000 langile ditu (beste iturburu batzuek mundu osoan 380.000 langile direla diote). Ondorioz, mundu osoko espioitza sare handiena da. Informazioa Menwith Hilltik (EB) satelite baten bidez Fort Meadera Marylanden (AEB) bidaltzen da.

UKUSA aliantzaren barruan, estatu bakoitzari, planeta osoko hainbat gunetan erantzukizun bat ematen diote. Lehen, Kanadaren zeregina Sobietar Batasuna kontrolatzea zen. Gerra Hotzaren denboraldian, Erdialdeko Amerikaren eta Hego Amerikaren sateliteen eta irratiaren bidez egindako komunikazioak kontrolatzeko esfortzu handiagoa egin zen. Horrekin, droga eta jende trafikoa lokalizatu ahal zen. AEBek, beraien satelite kate handia eta entzun portuez baliatuta Latinoamerika, Asia, Errusia (Asian dagoen aldea) eta Txina kontrolatzen dute. Erresuma Batuak (EB), Europan, Errusian eta Afrikan komunikazioak mozten ditu. Australiak Indotxina, Indonesia eta Txina kontrolatzen ditu; eta Zeelanda Berriak, mendebaldeko Pazifikoa.

Tartean hartzen diren seinale gehienak super ordenagailu batzuek, hiztegiak deritzenak, prozesatzen dute. Ordenagailu hauek komunikazio bakoitzean patroi espezifiko bat bilatzeko programatuak izan dira, bai eta ahots espezifiko bat bilatzeko ere. Iturburu batzuen arabera sistema hau 120 estazio finko eta satelite geogeldikorrez osatuta dago. Horiek interneten bidez bidaltzen den trafikoaren %90a filtratu dezakete. ECHELON-ek dituen antenak onda elektromagnetikoak tartean hartzeko eta leku zentral batera bidaltzeko, gero prozesatzeko, gai dira. Mezuak ausaz hartu eta irazki batzuen bidez prozesatzen dira, gako diren hitzen bila. Jardunbide honi "Telekomunikazioen kontrol estrategikoa" deitzen zaio.

Aurkakotasun zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epailearen kontrolaren kanpoko espioitza sarea askatasunaren gabetze bat barne darama eta horregatik 2001ko urriaren 21ean Interneten bidez ECHELON-ekin bukatzeko saiakuntza bat antolatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) García, Joseba. (2022-02-03). «Soberanía digital, una necesidad urgente» infoLibre (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]