Edith Humphrey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edith Humphrey
Bizitza
JaiotzaLondres1875eko irailaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLondres1978ko otsailaren 25a (102 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
North London Collegiate School
The Camden School for Girls (en) Itzuli
Bedford College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria

Edith Ellen Humphrey (1875eko irailaren 111978ko otsailaren 25a) britainiar kimikaria izan zen. Kimikako doktoretza lortu zuen lehen emakume britainiarra izan zela uste da.

1901ean Kimikan doktoretza lortu zuen lehen emakume ingelesa izan zen. Koordinazio kimikoan egindako lana aitzindaria eta funtsezkoa izan zen, berari esker Alfred Wernerrek gerora Nobel saria irabaz zezan. Kira-konposatu inorganiko bat sintetizatu zuen lehen kimikatzat ere hartzen da, baina, hala eta guztiz ere, unibertsitateko ikerketa utzi behar izan zuen jasotzen zituen presio eta jarrera matxisten ondorioz.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Werneren asistenteetako bat izan zen eta bere lehen ikaslea izan zen geometrian isomerikoak diren kobaltozko konplexuen lehen serie berriaren prestaketan arrakasta izan zuena eta honen ondorioz hasi zienbere lnak.

Adolf Grün eta Edith Humphrey kristal aberastuak prestatu zituzten, eta, bitxia bada ere, aldi berean konplexuen kristal enantiomorfikoak, kristalak eskuz banandu ahal izan ziren. Egia da, kristalen portaera dela eta, honek oso esfortzu zaila izan behar zuela, baina Louis Pasteurren metodo hau, itxuraz, ez zen kontuan hartu. Guzti honen merezimendua Humphreyri emam baliote bere maisuak lortu zuen nobel saria segur aski berarentzat izango litzateke.

Bere lan guztia amaitu eta gero, jubilatu zenea, kimika imbestigatzen jarraitu zuen eta Kimika Elkarteari emakumeak onartzeko eskatu zioten hemeretzi kimikarietako bat izan zen

Edith Humphreyk 1900 inguruan prestatutako kristal erakusketa. Royal Society of Chemistry (RSC) delakoaren 150. urteurrena zela eta, 1991ko apirilaren 8an, Suitzako Kimika Batzordeak Humphreyk bere doktoretzarako sintetizatutako jatorrizko kristalen lagin bat bidali zien, kristal baten soluzio baten CD espektro moderno batekin batera. Kristal kaxa hau RSCren erakustaretoan dago.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edith John Charles Humphrey (1833-1903), Londresko Obren Metropoli Batzordeko langile bat, eta bere emazte Louisa (ezkongabea, Frost, 1831-1910) maistraren zazpi seme-alabetatik gazteena izan zen. John Humphreyk bere bizitza egoera txarrean hasi zuen, bere aita bota egile bat izan zen eta bera bere alaba eta semeentzako hezkuntzaren defendatzaile handia izan zen.3 Edith klase ertaineko etxe batean hazi zen, Kentish Townen, Londresen. Bere bi ahizpa nagusiak maistra bihurtu ziren, eta bere anaiak, horien artean Herbert Alfred Humphrey (1868 – 1951) Humphrey bonbaren asmatzailea eta William Humphrey (1863 – 1898) Freetowneko (Sierra Leona) Fourah Bay Collegeko zuzendaria, gradu mailan heziak izan ziren.

Camden School for Girlsera joan zen, eta, ondoren, 1891tik aurrera, North London Collegiate Schoolera, Erresuma Batuko lehen emakume eskoletako bat, zientzia ikasketa planean sartu zuena.