Edward Whymper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Whymper

Bizitza
JaiotzaLondres1840ko apirilaren 27a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaAuvernia-Rodano-Alpeak1911ko irailaren 16a (71 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Chamonix (en) Itzuli
Familia
AitaJosiah Wood Whymper
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, ilustratzailea, esploratzailea, argazkilaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 163971643 Edit the value on Wikidata

Edward Whymper (Londres, 1840ko apirilaren 27a - Chamonix, 1911ko irailaren 16a) ingeles mendigoizale eta artista izan zen, Matterhorn mendia (4.478 m) lehen aldiz igo zuena. Anaiarekin batera zurezko grabatuak egiten zituen. 1860an Alpeetara bidali zuten Alpeei buruzko liburu baterako grabatuak egitera, eta han mendigoizale egin zen. 1861ean Pelvoux mendia igo zuen, eta 1864an Les Écrins. Matterhorn gailurrera zortzigarren ahaleginean, 1865ean, iritsi zen gora; itzuleran izandako istripu batean lau mendigoizale hil ziren eta hiru bizirik geratu, denak lotzen zituen soka etenda. Mendigoizaleen historian ezagutzen den istripurik ezagunenetakoa da, Whymper berak egindako grabatuetan argitaratua. Groenlandia alderik alde igarotzen ahalegindu zen. Hego Amerikan Chimborazo eta Cotopaxi gailurretara igo zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Whymper Aldatu lotura Wikidatan