Eguzkiaren agur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Animazioa: emakume bat, eguzkiaren agurra egiten.
Bideoa: gizon bat, eguzkiaren agurra egiten.

Eguzkiaren agurra, eguzki agurra, eguzkia agurtzea edo eguzkiari egindako agurra yogako jarrera sekuentzia bat da. 7 asana ditu, eta horietan 12 mugimendu egin behar dira. Mugimendu hauek giharrak luzatzea eta malgutasuna areagotzea bilatzen dute. Horrela, yoga klaseak askoz arinagoak eta seguruagoak izan daitezke. Honetarako erabili daiteke: Beroketa gisa (yoga saio baten hasieran) edo yoga praktika bat bezala. [1]

Sanskritoeran, eguzkiaren agurra sūrianamaskāra izenarekin ezagutzen da.

  • Sūria: hinduismoan eguzkiaren jainkoa esan nahi du.
  • Namah: posizio prostratuan makurtzea esan nahi du.
  • Kāra: antzeztea esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen erdialdeko yoga liburuetan, sekuentzia yogiko honek jatorri oso zaharra duela dioten baieztapen ugari aurkitu daitezke. Hala ere, ezinezkoa da antzinako yoga testuetan erreferentziaren bat aurkitzea.

Metodo zinetiko praktikoan oinarritutako postura sekuentzia hau, Bala Sahib politikari hinduaren XX. mendeko asmakuntza bat da. 1929an asmatu eta garatu zuen, hain zuzen ere, vyāya-n oinarrituta (borrokalari profesionalen praktika, masa muskularra eta malgutasuna garatzeko).

1937an lortu zuen ospea, Louise Morgan kazetari britainiarrak postura sekuentzia hauek ikasi zituenean. Morgan praktika honen azalpena idazteaz arduratu zen. Liburua hurrengo urtean (1938) argitaratu zuen J. M. Dent & Sonsek, Bala Sahiben fondoekin ordainduta: The Ten Point Way to Health.

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, sekuentzia hau Estatu Batuetara zabaldu zen eta ondoren Mendebaldera. Gaur egun, Bala Sahib-en Sūria namaskār-a, antzinako borrokalarien yoga sekuentzia gogokoena da: gorputza eta pisua mantentzeko metodo segurutzat balio diete. [2]

Praktika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praktikaren oinarri fisikoak, hamabi asana konbinatzen ditu modu dinamikoan egindako sekuentzia batean. Asana hauek, txandaka bizkarrezurra aurrerantz eta atzerantz luzatzeko moduan ordenatuta daude.

Modu arruntean egiten denean, asana bakoitza inhalazio eta exhalazioarekin burutu behar da (seigarren asana izan ezik, bertan arnasa eten behar da). Praktika hau, zutik eta oinak elkartuta hasten da. Aurpegia ekialderantz begira eta eskuak bularreko erdialdean elkartuta egon behar dira. Eguzkiarekiko begirunezko jarrera eduki behar da, arnasa sakon hartzen den bitartean. [3][4][5]

Mantrak eta txakrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Asana Arnasketa Iturria Mantra Txakra
1 Pranamasana exhalatu om hrām om mitrāya namaḥ Anahata (bihotza) berdea
2 Hasta uttanasana inhalatu om hrīm om ravaye namaḥ Vishuddha (eztarria) urdina
3 Padahastasana exhalatu om hrūm om sūryāya namaḥ Muladhara (bizkarrezurra amaitzean) gorria
4 Ashwa sanchalanasana inhalatu om hraim om bhānave namaḥ Ájna (hirugarren begia) indigoa
5 Chaturanga dandasana exhalatu om hraum om khagāya namaḥ Vishuddha (eztarria) urdina
6 Ashtanga namaskara eten om hraḥ om puṣṇe namaḥ Manipura (zilborra) horia
7 Bhujangasana inhalatu om hrām om hiraṇya garbhāya namaḥ Swadhisthana laranja
8 Chaturanga dandasana exhalatu om hrīm om marīcaye namaḥ Vishuddha (eztarria) urdina
9 Ashwa sanchalanasana inhalatu om hrūm om ādityāya namaḥ Ájna (hirugarren begia) indigoa
10 Padahastasana exhalatu om hraim om savitre namaḥ Swadhisthana laranja
11 Hasta uttanasana inhalatu om hraum om arkāya namaḥ Vishuddha (eztarria) urdina
12 Pranamasana exhalatu om hraḥ om bhāskarāya namaḥ Anahata (bihotza) berdea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Saludo al sol en yoga ¿Qué es y qué beneficios tiene?» Apta Vital Sport (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  2. (Gaztelaniaz) González, Alma. (2017-12-09). «Surya Namaskar, el saludo al Sol» Wipeout Surf Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  3. (Gaztelaniaz) Liencres, Por Lucia. (2018-04-24). «Cómo hacer el saludo al sol» Lucía Liencres (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  4. El Saludo al Sol paso a paso. Yoga para principiantes. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  5. «El saludo al sol explicado paso a paso» Xuan Lan Yoga 2020-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]