Eivissako Dama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eivissako Dama
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. III. mendea
IzenburuaLady of Ibiza, Dama de Ibiza eta Dama d'Eivissa
Aurkikuntza lekuaEivissa uhartea
Ezaugarriak
Materiala(k)harria
Dimentsioak45,5 (altuera) × 16,5 (zabalera) cm
Kokapena
BildumaEspainiako Arkeologia Museo Nazionala
Inbentarioa1923/60/541

Eivissako Dama, K. a. III. mendean datatua dagoen 47 zentimetroko altuera duen buztinezko irudi bat da. Puig des Molinseko nekropolian aurkitu zen, Eivissa uhartean, Mediterraneo itsasoan. Molde baten bidez egina da eta, atzealdean, barrunbe bat du, ziur aski esekia izateko. Kartagoar jainkosa baten irudikapena da, ziurrenik Tanitena, Astarte feniziar jainkosarekin lotua. Bere jantzi eta bitxietan, apaindura oso aberatsa du.

Puig des Molinseko nekropolian aurkitutako irudi gehienak jainkosen irudikapenak dira, ia beti greziar artearenak. Izan ere, uste denez, mendeetan zehar, Magna Graeciatik (Antzinaroan Italia hegoaldeko greziar koloniei eman zitzaien izena) ekarpen etniko handia izan zen.

Irudia Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean erakusten da, Madrilen.

Beste dama batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]