Ekialdeko Nusa Tenggara

Koordenatuak: 10°11′S 123°35′E / 10.18°S 123.58°E / -10.18; 123.58
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko Nusa Tenggara
 Indonesia
Administrazioa
Estatua Indonesia
ISO 3166-2ID-NT
HiriburuaKupang
Governor of East Nusa Tenggara (en) ItzuliViktor Laiskodat (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak10°11′S 123°35′E / 10.18°S 123.58°E / -10.18; 123.58
Azalera48.718 km²
MugakideakMendebaldeko Nusa Tenggara, Molukak, Cova Lima Municipality (en) Itzuli, Oecusse Barrutia eta Bobonaro Municipality (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria5.070.746 (2014)
Dentsitatea108 bizt/km²
Informazio gehigarria
Talde etnikoakAtoni edo dawan (%22), manggarai (%15), sumba (%12), belutarrak (%9), lamaholot (%8), rotetarrak (%5), lio (%4)[1]
Ordu eremuaUTC+08:00
MatrikulaEB, DH eta ED
http://nttprov.go.id/ntt2016/

Ekialdeko Nusa Tenggara (indonesieraz: Nusa Tenggara Timur) Indonesiako 34 probintzietako bat da, Sondako uharte txikiak izeneko uhartediaren ekialdea hartzen duena, Timor uhartearen mendebaldeko zatia barne. 48.718 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 5.265.340 biztanle zituen[2]. Hiriburua Kupang da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

550 bat uhartek osatzen dute probintzia hau. Hiru garrantzitsuenak Flores, Sumba eta Timorren mendebaldeko zatia dira. Timorren ekialdeko zatia errepublika independentea da, Ekialdeko Timor deritzona. Beste uharte batzuk Adonara, Alor, Ende, Komodo, Lembata, Menipo, Raijua, Rincah, Roti, Savu, Semau eta Solor dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko erroldaren arabera, Ekialdeko Nusa Tenggaran 5.265.340 pertsona bizi dira, 48.718 kilometro koadroko eremuan[2]; biztanle dentsitatea 108 biztanle kilometro karratuko da. Erlijio nagusia kristautauna da, %55 katolikoak eta %32 protestanteak; %9 musulmanak dira, eta gainontzeko %4a budista eta hinduisten artean banatzen da.

Probintzia hau Indonesiako pobreenetako bat da. 2004ko estatistiken arabera, biztanleen %28 pobrea zen, Indonesian, aldiz, %17. Urte horretan, errenta gordina pertsonako 2,9 milioi errupia izan zen Ekialdeko Nusa Tenggaran, eta 9,5 milioi errupia Indonesian[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Institute of Southeast Asian Studies. (2003). Indonesia's Population: Ethnicity and Religion in a Changing Political Landscape. .
  2. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman kemendagri izeneko erreferentziarako
  3. Development Challenges in East Nusa Tenggara. in: Smeru, 6, 2006ko urria-abendua. smeru.or.id (Noiz kontsultatua: 2016-9-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]