El Lisht

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amenemhat I.aren Piramidea El Lishten
Sesostris I.aren Piramidea El Lishten

El Lisht (arabieraz اللثت), Kairotik hirurogeitamar kilometro hegoaldera dagoen herrixka baten egungo izena da. El Lisht inguruan, bi piramide handi eta nekropoli baten hondarrak daude, Egiptoko Inperio Ertainean datatuak daudenak.

Garaiko testuengatik, XII. dinastiako lehen faraoia izan zen Amenemhat I.ak, hiriburua, Amenemhat-ity-tauy izeneko hiri berri batetara eraman zuela ebazten da, "Amenemhat, Bi Lurren Jauna" esan nahi duena, edo Itytauy, eta, kokapen zehatza ezagutzen ez den arren, El Fayumeko errege nekropolitik gertu egongo litzatekeela uste da, El Lishten.

Hondar arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik mantentzen dira XII. dinastiako faraoiek eraikitako bi piramide multzoren hondarrak:

  • Amenemhat I.a Piramide garai eta ederra (Aldea = 78,5m, altuera = 55m)
  • Sesostris I.a Bi herrialdeak domeinatzen dituen piramidea (Aldea = 105m, altuera = 61m)

Sesostris I.aren piramidea eta piramide honen multzoa, Inperio Ertainekoetatik hoberen kontserbatuetako bat da.

Piramideen inguruan, XII. eta XIII. dinastiatan lurperatutako funtzionario eta errege familiako pertsonen ehundaka hilobi aurkitu ziren. Senebtisiren hilobia, inongo kalterik gabe aurkitu zen, eta oraindik, bitxi multzo interesgarri bat zuen.

Oinplanoen planoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenemhat I.aren Piramidea El Lishten
Sesostris I.aren Piramidea El Lishten

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]