Elektroluminiszentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elektroluminiszentzia material batzuek, normalean erdieroaleek, daukaten gaitasuna argia irradiatzeko edo emititzeko da korronte elektriko edo eremu elektriko sendo baten aurrean. Bere berezitasun nagusia, emititu egiten duen argia da, neoi argiaren antzekoa den. Material erdieroale hauek orokorrean, banda zabalera nahikoa dute argia igorri ahal izateko.

Elektroluminiszentzia, material erdieroaleetan, elektroien irradiazioaren eta materialaren hutsuneen arteko birkonbinaketan oinarritzen da eta emisio espontaneotzat ezagutzen dugu.

Birkonbinaketaren aurretik, elektroiak eta hutsuneak banandu egin daitezke bai materiala dopatuz, pn loturako material bat sortuz, bai eremu elektriko sendo batekin elektroiak kitzikatuz, katodoluminiszentzia, alegia.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966eko Dodge Charger autoaren informazio panela elektroluminiszentzia argiarekin.

Gailu elektroluminiszenteak material organikoz zein inorganikoz eginda egon daitezke. Pelikula fineko material inorganiko elektroluminiszente ohikoena ZnS da eta kolore hori laranja irradiatzen du. ZnS beste elementu batzuekin dopatu egin daiteke irradiatuko duen argi kolorea aldatuz. Kobrearekin argia berdexka lortzen da, manganesoarekin aldiz laranja gorrizka.

Gaur egun erabiltzen diren LED argiak elektroluminiszentzian oinarrizen dira, edota OLED-ak (organic light emitting diode).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]