Eli Galdos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eli Galdos

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

1991 - 1995
Imanol Murua Arregi - Roman Sudupe Olaizola
Bizitza
JaiotzaOñati1934ko maiatzaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOñati2007ko apirilaren 8a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta katedraduna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Eli Galdos Zubia (Oñati, Gipuzkoa, 1934ko maiatzaren 18a - ibidem, 2007ko apirilaren 8a) euskal herritar politikari jeltzalea izan zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuorde eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita ere jeltzalea zuen eta Cegasa enpresaren sortzaileetako bat.

1960ko hamarkadatik aurrera euskara bultzatu zuen: Oñatiko ikastola sortzera lagundu zuen eta lehendabiziko Korrikaren edizioaren lehendabiziko lekuko eramaile zen.

1979 eta 1991 artean, Oñatiko alkatea zen eta "Union Cerrajera" enpresak zuen "Saltos de Agua de Oñate" erostera lagundu zuen.

1980 eta 1987 artean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordea zen eta Ertzaintza berrantolatzeko lan egin zuen. Orduko bere nagusia eta Sailburua Luis Maria Retolaza zen. Gero Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia ere bazen 1991 eta 1995 artean.

Leitzarango Autobidea bultzatu zuen. 2007ko apirilaren 8an hil zen, 72 urte zituela eta Bilbora Aberri Eguna ospatzera zihoala.

Alaba Ainhoa Galdos Oñatiko zinegotzia da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]