Elias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elias

judaismoko, islameko, kristautasuneko profeta

Bizitza
JaiotzaTishbe (en) Itzuli, K.a. 904
HerrialdeaIsraelgo Erresuma
Talde etnikoaIsraelita
HeriotzaJeriko, K.a. 850 (53/54 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakBibliako hebreera
Irakaslea(k)Ahijah the Shilonite (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraktaumaturgoa eta profeta
Santutegia
Uztailaren 20
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajahvismoa

Elias (hebreeraz: אֵלִיָּהוּ‎Eliyahu, «Yahve ene Jainkoa da»; antzinako grezieraz: ΗλίαςElías; asirieraz: ܐܸܠܝܼܵܐElyāe; latinez: Helias; arabieraz: إلياس‎Ilyās; Tisbe, egungo Jordania, K.a. IX. mendea) Israelgo Erresumako profeta izan zen.

Akab, Okozias eta Joram erregeen garaian bizi izan zen. Akab erregearen garaian (K.a. 873-K.a. 853. urteen inguruan), Israelgo erregeen apostasiak arriskuan jarri zuen monoteismoa indartzen saiatu zen. Baalen profetak hil zituen eta ekintza horregatik Jezabel erregina kontra jarri zitzaion. Horeb edo Sinaira ihes egin behar izan zuen hargatik. Israela itzulirik, Nabot hil izana aurpegiratu zion Akab erregeari. Azkenik, suzko gurdi batean eraman zuten zerura, Eliseo bere jarraitzailearen begien aurrean. Munduaren azken egunetan itzuliko omen da berriro, bukaera iragarriz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]