Elorri beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elorri beltz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus spinosa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbasaran eta sloe juice (en) Itzuli

Elorri beltza edo arantzabeltza (Prunus spinosa) mendi aldean hazten den zuhaixka da, estimatua bere fruituak direla eta, basaranak alegia.

20-200 cm garai izan daiteke. 16 mm lore zuria izaten du. Otsail eta maiatzaren artean loratzen da eta Mediterraneo inguruan bizi da (0 - 1600 m).

Landaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorri beltza martxoan

Elorri beltzaren landaketa 1997an hasi zen, patxaran ekoizteko behar diren basaranak lortzeko asmoz. Egun 150 ha landalur daude Nafarroan[1], gehiengoak Erriberan eta Erdialdean. Landareak, beste fruitu arbola ugari bezala, landatu eta 3 urtera iristen dira heldutasunera, eta 15 urtez irauten du ekoizpen garaiak. 2002an, 250 tona basaran jaso ziren[2].

Patxarana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Patxaran»

Basaranak anis-pattarrean beratzean patxarana lortzen da. Ohiturari jarraiki, basa elorri beltzetatik lortzen dira basaranak; hala ere, 1990eko hamarkadatik elorri beltz landaketak egin dira.

Nafarroan ekoizten da patxaranaren % 95. 2000an, Nafarroako 7,7 milioi litro patxaran saldu ziren[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]