Emilia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emilia Italiako ipar-ekialdeko eskualdea, Po ibaiaren, Apenino mendien eta Itsaso Adriatikoaren artean. 22.123 km2 eta 4.000.000 biztanle (1990). Emilia-Romagna lurraldea osatzen du, Romagnarekin batera. Hiri nagusiak hauek dira: Bolonia, Ferrara, Forli, Imola, Modena, Parma, Piacenza, Ravena, Reggio nell´Emilia, Rimini.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emilia-Romagnako zabaldia oso emankorra da, Italiako nekazaritza-produkzioaren % 14 ematen du (garia, barazkiak, fruituak, erremolatxa, arroza eta kalamua. Behi-azienda). Metanoa eta petrolioa (Cortemaggiore). Janari-industria eta tresneria (Bolonia, Ferrara, Modena).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aemiliako herrialdea (Via Aemilia izeneko galtzadak zeharkatzen zuen) erromatarrek sortu zuten K. a. IV. mendean, Alpeez haraindiko Galiako partean eta Liguriako probintziaren ekialdean.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emiliako lurraldeak Erdi Aroko monumentu ugari ditu. Arkitektura eta eskulturako molde erromanikoak XII. mende hasieratik zabaldu ziren Emiliako hirietara, Modenako katedrala (1099) abiapuntu harturik. Boloniak, bestalde, XIII. mendearen erdialdeko eraikuntza gotikoak ditu (Santo Domingoko eta San Frantziskoko elizak) eta XV. mendetik aurrera, Emiliako arkitekturak eraikuntza zibil ikusgarriak plazaratu zituen (Ferrarako hiria, Parma eta Boloniako jauregiak). Emiliako margolariek ospe handia jaso zuten XIV. mendetik aurrera. Horietan garrantzitsuena Parmako Il Corregio, Errenazimentu garaiko pintorea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]