Entente Cordiale

Wikipedia, Entziklopedia askea

Entente Cordiale (frantsesezko "adostasun adeitsua") Erresuma Batuak eta Frantziak, elkar ez erasotzeko eta hedapen kolonialaren erregulaziorako itun baten izena da, aipaturiko bi herrialdeek, 1904an sinatutako akordio batzuen bidez berretsia.

Itunean adierazten zen hedapen kolonialaren berehalako arduratik haratago, Entente Cordiale adostasunaren sinadurak, bi nazioen arteko mendeetako gatazken amaiera eta gaur egun oraindik jarraitzen duen elkar bizitza baketsu baten hasiera adierazi zuen.

Itun hau, Ingalaterra eta Frantziaren arteko aliantza sistema baten eraketarako oinarria izan zen (hauei, Errusia batuko zitzaielarik, eta, ondoren, AEBak), Lehen Mundu Gerran, Entente Hirukoitza bezala ezagutzen dena.

Mendeurrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entente Cordialearen mendeurrena 2004an, ekintza ofizial eta ez ofizial ugariengatik bereiztu zen, horien artean, Elisabet II.a Erresuma Batukoa erreginaren eta bere senar Edinburgoko Dukearen Frantziara estatu bisita bat, eta, garai horretan Frantziako presidente zen Jacques Chiracen Erresuma Batura eginiko estatu bisita. Tropa britainiarrak martxan joan ziren Bastillako Eguneko desfilean lehen aldiz, Red Arrows hegazkinak, Parisko zeruan hegan zihoazela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]