Epitalamio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Epitalamioa edo Eztei kanta, ezkontza-kantu liriko bat da, Antzinako Grezian sortua eta ondoren Antzinako Erroman imitatua. Epitalamio hitza antzinako grezieratik dator, ἐπι (epi, «ondorengo honen gainean») eta θάλαμος (thalamos, «eztei-ohea»), hau da, «eztei-ohean». Oro har, gazteek osatutako abesbatzak ezkonberrien gelako atearen aurrean abesten zuen. Ahotsak txirulez eta beste musika tresna leunez laguntzen zituzten. Epitalamioak konposatu zituztenen artean, Greziako Safo eta Kalimako, eta Erromako Katulo daude.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epitalamioen jatorria oso antzinakoa da. Esaterako, hebrearren artean, Biblian, David erregeak konposatutako eztei-kantuak biltzen dira. Zenbait egilek epitalamioen sorkuntza Stesichoreri egotzi diote, 42ko Olinpiadan; tesi honek ez du oinarri handirik zeren eta Hesiodoren garaietan generoa ezaguna baitzen, esaterako Tetis eta Peleoren ezkontzan kantatu zirenak.

Erdi Aroaren ondoren, Pizkundean, epitalamioaren generoa —beste genero klasiko batzuk bezala— hainbat poetaren eskutik berpiztua izan zen, hala nola Giovanni Pontano, Juan Segundo, Antonio Agustín, Jerónimo Ramírez, Gabriele Altilio, Giovanni Gigli eta Martín Ivarra poeten eskutik.[2]

Mendebaldean bakana da genero hau, ez bada hotsandiko zeremonietan, ezkontzetan zein hileta-elizkizunetan.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian zenbait epitalamio ezagutzen dira, hala nola:

Gure herriko tradizioan, bestetik, goi nafarrerako azpieuskalkiaren eremuan, toberak izenez ezagutzen direnak, berez, eztei kantak dira: mutil gazte talde batek ezkonberrien etxe aurrean kantatzen dute eztei bezperan. Kanta horietan perkusiozko musika tresnak dituzte.[3]

Pastoraletan ere ezkontza bat tartekatzen da beti: koblkari batek ezkonberriei bertan daudenen sentimenduak azaltzen dizkie.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hasieran2. (2015-10-10). «Hasieran: Jaun Baruak» Hasieran (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  2. Antonio Serrano Cueto: "La novia remisa y el novio ardiente en el epitalamio latino: una imagen que pervive en el Renacimiento". Cuadernos de Filología Clásica. Estudios Latinos, 2003.
  3. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=eztei+kanta
  4. Ibidem, 329 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]