Eraul

Koordenatuak: 42°43′00″N 2°03′01″W / 42.71656°N 2.05038°W / 42.71656; -2.05038
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraul
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaDeierri
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraeraular
Geografia
Koordenatuak42°43′00″N 2°03′01″W / 42.71656°N 2.05038°W / 42.71656; -2.05038
Demografia
Hilerri berria

Eraul Nafarroa Garaiko kontzejua da, Deierrin dagoena. 90 biztanle zituen 2022 hasieran.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1857ko errolda arte bere udalerria izan zuen, baina geroztik, beste hainbat herrirekin batera, Deierri udalerriaren barruan dago.

Bertan gertatu zen Bigarren Karlistaldiko lehenbiziko borrokaldi garrantzitsua, 1873ko maiatzaren 5ean.[2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraulgo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2017
65 61 62 61 61 61 60 60 78

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira herriko bi elementu hauek:

  • Lazkuako behatokia. Urederra ibaiko haranaren gaineko talaia paregabea da kareharrizko hormatzar natural batean "zizelkatutako" balkoi luze bat da. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Bere jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, erraza da horiek osatzen dituzten fosilak antzematea.[3]
  • Eraulgo artea (Quercus ilex). Zuhaitz hau 11 metro luze da eta 1,30 metro zabal enborreko diametroan. Nafarroako zuhaitz zaharrenetakoa da eta 500 urte baino gehiago ditu. "Gaztetxo" bat zen Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatu zuenean. Eraul herriko kaletatik ikusten da ekialdera 500 metrora, Abartzuzara doan pistan, ermitako errebueltaren parean. Aspaldiko enbor indartsutik hiru adar nagusi ateratzen ziren, artean bi adartza zituen orain dela 20-30 urte. Gaur egun bakarra geratzen zaio eta desoreka horren ondorioz enborra zabal eta hustua erabat zabalduta dago eta okertuta geratzen den adar nagusi horren aldera. Hala ere zutik eta sendo dirau arte honek[4]. Bestalde, zuhaitz honen inguruan "Eraulgo artea" izenekoa familientzako audio-ipuina eta ilustrazioa egin ziren 2022ko ekainean.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 8/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako kontzejuetako populazioaren zifrak, 2022ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen dituena.. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2023ko martxoaren 2a, bon.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  2. «Karlismoa eta Karlista Gudak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
  3. Arrizabalaga, Mikel. (2019). «Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
  4. Inaxio, Inaxio. (2010-10-19). «Eraulgo artea | Euskal-Herria.Org» luberri.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa