Erlojuaren Dorrea (Jaka)

Koordenatuak: 42°34′07″N 0°32′58″W / 42.56864°N 0.54947°W / 42.56864; -0.54947
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlojuaren Dorrea (Jaka)
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Aragoiko udalerriaJaka
Koordenatuak42°34′07″N 0°32′58″W / 42.56864°N 0.54947°W / 42.56864; -0.54947
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1445
Erabileraespetxea
eraikin publikoa
clock tower (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
669-068

Erlojuaren Dorrea edo Espetxearen Dorrea Jaka hiriko eraikin zibil gotikoa da, XV. mendean eraikia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1440. urtean sute handi bat izan zen Jakan, eta Katedrala suntsitu zen. Elizaren kartzela ere bazegoen katedralean eta haren funtzioa betetzeko eraiki zen dorre hau. Katedrala berraikitakoan, funtzio hori galdurik, Aragoiko Koroaren ordezkari merinoaren etxebizitza eta egoitza bihurtu zen[1].

1599. urtean Jakako kontzejuak erosi zuen, erlojuaren funtzioa bete zezan, eta kanpaiak ezarri ziren bertan. Era berean, berriro kartzela bihurtu zen. Kartzela funtzioa tarteka bete zuen mendeetan, azken epea 1936ko Espainiako Gerra Zibiletik (matxinatuek errepublikazaleak espetxeratzeko erabili zuten), 1955. arte[2][1].

Erloju funtzioa betetzeko hiru kanpai zeuzkan dorreak XX. mendera arte, eta erakinaren gainean ezarritako xapitel batean zeuden. 1932an egindako erreforma batean (Tolosako Talleres Calparsoro euskal enpresak egina), erlojua desegin zen eta kanpaiak erretiratu zituzten[3]. Gaur egunean herriko udaletxean gordetzen dira kanpaiak.

1986tik Pirinioetako Lan Erkidegoaren egoitza da[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Torre del Reloj» Ayuntamiento de Jaca (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Torre del Reloj o de la Cárcel, Jaca.» www.jaca.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  3. (Gaztelaniaz) «La Torre del Reloj. Jaca (Huesca). | El viaje de la Libelula | Relatos, Publicaciones y Arte» El viaje de la Libelula | Relatos, Publicaciones y Arte (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]