Ernesto Ladrón de Guevara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernesto Ladrón de Guevara

Eusko Legebiltzarkidea

1991ko urriaren 11 - 1994ko abuztuaren 30a
Roberto San Ildefonso Izaguirre
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1989ko azaroaren 21a - 1990eko irailaren 3a
José María Benegas
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
JaiotzaDurruma1950eko abenduaren 30a (73 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaErmuko Foroa
PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Unidad Alavesa
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Ernesto Ladrón de Guevara López de Arbina (Durruma, Donemiliaga, Araba, 1950eko abenduaren 30a) politikaria da. Desagertutako Unidad Alavesako alderdikidea izan zen, eta talde harekin hala Eusko Legebiltzarrean nola Arabako Batzar Nagusietan (2003-2007) jardun zuen. Aurretik PSEn ibilitakoa da, eta Ermuko Foroan sorreratik ibili da kide moduan, eta 2005ean elkartearen idazkari bihurtu zen.

Filosofian eta Hezkuntzako Zientzietako lizentzia eskuratu zuen eta Maisutzako diploma, Pedagogia Terapeutikoan espezializatua. Educación y Nacionalismo izeneko liburua argitaratu zuen, besteak beste.

2006ko azaroan saiatu zen Euskadin Innovación Democrática izeneko alderdia sustatzen, José María Montotok Madrilen sortutakoa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]