Erosten harresia

Koordenatuak: 31°46′37″N 35°14′03″E / 31.776947°N 35.23425°E / 31.776947; 35.23425
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erosten harresia
Meskiten Zelaigunea
Tenpluaren Mendia
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′37″N 35°14′03″E / 31.776947°N 35.23425°E / 31.776947; 35.23425
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 19
Arkitektura
Estiloaerromatar arkitektura
Dimentsioak19 (altuera) m

Erosten harresia[1]Aieneen harresia izenaz ere ezaguna— (hebreeraz: הַכֹּתֶל הַמַּעֲרָבִי, HaKotel HaMa'aravi) euste harresi bat da, juduentzat toki sakratua dena. Sineste sustraitu batek dioenez, judaismoaren eraikinik sakratuena den Jerusalemgo tenpluaren azken arrastoa bide da. Oraindik geratzen diren arrastoak Herodesen garaikoak dira: horrek Moria mendiaren inguruan euste harresi handiak eraikitzea agindu zuen, K.a. 37. urtean, lehenengo eta bigarren tenplua eraikiak izan ziren zelaigune txikia handituz, gaur egun Meskiten Zelaigunea izenarekin ezagutzen dena (musulman tradizioaren arabera) edo Tenpluaren zelaigunea (judeokristau tradizioaren arabera).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen tenplua, edo Salomonena, errege horren erregealdian eraiki zen, K.a. X. mendean, eta babiloniarrek deuseztatu zuten K.a. 587. urtean. Bigarren tenplua Esdras eta Nehemiasek eraiki zuten K.a. 445an, Babiloniako erbestetik itzuli ondoren, eta erromatarrek deuseztatu zuten 70ean, Judu Matxinada Handian. Modu horretan, tenplu bakoitzak 400 urte inguru iraun zuen zutik.

Historiaren arabera, Vespasiano erromatar enperadorearen legioek tenplua txikitu zutenean, kanpo harresiko zati bat bakarrik geratu zen zutik. Garai hartan, legioen jeneral Titok harresi hura utzi zuen, juduek Erromak Judea garaitu zutela garrazki gogora zezaten (hortxetik, Erosten harresia izena). Juduek, baina, Jainkoak eginiko promesa bat zela sinesten zuten. Promesa horren arabera, Tenpluaren zati bat beti egongo da zutik, judu herriarekin zuen betiereko aliantzaren seinale gisa. Juduek harresi horren aurrean otoitz egin dute azkeneko bi mila urteetan, toki helgarririk sakratuena dela ustez, ez baitute Meskiten Zelaigunera sartzerik, guztietan sakratuena bada ere.

Bar Mitzva baten ospakizuna, Erosten harresiaren aurreko zelaigunean.
Erosten harresia.

Eskuarki, haren aurrean, herriaren deuseztatzeari eta hebrear herriaren banaketari buruzko aieneak egiten zaizkie. Intentsitate bereziko eguna ostirala da. Erregu bat idatzita duen papertxo bat harresiaren zuloetatik sartzeko ohiturak mende askotako antzinatasuna du. Juduen otoitzen artean, aipagarrienak Jainkoari Israelera itzultzeko erreguak dira, kanpoan diren judu guztien itzulera, aro mesianikoaren iristea eta judu mesiasaren iristea.

Erosten harresia sakratua da juduentzat, Tenplua ekialdetik eta hegoaldetik inguratzen zuen harresiaren azken zatia baita. Gainera, harresia sancta sanctorumetik gertuen dagoen tokia da. Harresiaren hiru sekzioetatik (ekialdekoa, hegoaldekoa eta mendebaldekoa) mendebaldekoa otoitz egiteko toki tradizionala da (hortik hebreerazko haren izena, Hakótel Hama'araví, «Mendebaldeko Harresia»).

Meskiten Zelaigunean, Erosten harresiak inguraturik, musulmanak, mendeetan zehar, Harkaitzeko Kupula eta Al Aksa meskita eraikitzen aritu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]