Errea

Koordenatuak: 42°53′33″N 1°29′25″W / 42.8925°N 1.4903°W / 42.8925; -1.4903
Wikipedia, Entziklopedia askea
Errea
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaErrea
Posta kodea31698
Herritarraerreatar
Geografia
Koordenatuak42°53′33″N 1°29′25″W / 42.8925°N 1.4903°W / 42.8925; -1.4903
Garaiera795 metro
Distantzia23,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria15 (2020:  1)

Errea[1][a] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

2020 urtean 15 biztanle zituen.

Bertako biztanleak erreatarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errea toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Errea (1274)
  • Erreta (1275)
  • Errea (1276)
  • Erea (1279)
  • Errea (1366)
  • Errea (1532)
  • Erreayça (1587)
  • Errea (1591)
  • Errea (1996)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errea Esteriberran dago administratiboki, baina geografikoki Erroiberran; izan ere, Txiporrondo errekak zeharkatzen duen ur-ibilgua Erro ibaian (Ardaitz eta Urritzelki artean) bizi da, eta ez Arga ibaian.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Errearako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1802an, Esteribar ibarreko diputatuak eta etxeen txandaren bidez aukeratutako erregidore batek gobernatzen zuten, bertan zeuden bosten artean. Bertan zeuden Zugarraga eta Sairats herri hustuak. Hilerriak San Pedro Martiriaren ermita zegoen lekua hartu zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 15 biztanle zituen Erreak.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
7 8 8 7 9 9 11 11 10 9 12 7 13 13 17 15 14 15 15 14 15
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[8]

Erreako azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Erdiesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[9]

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errosarioko Ama Birjinaren jaiak: urriaren lehen asteburuan

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /eré.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Errea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Errea» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  9. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]