Erribosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erribosa
Motaaldopentose (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia55058-43-0
Gmelin33942
MeSHD012266

Erribosa formula duen monosakaridoa da, aldehido taldea (CHO) lehenengo karbonoan duena. Bost karbono dituenez pentosa bat da. Zeluletako azido erribonukleikoan dagoen azukrea da[1]. Erribosaren deribatu nagusia Desoxirribosa da, eta honek ADNa osatzen du.

Emil Fischerrek 1891n topatu zuen lehendabizikoz D-erribosa[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erribosa aldopentosa bat da, muturrean karbonilo talde bat eta ondoren hiru karbono asimetriko dituena. Teorikoki bi enantiomero dituen arren naturan D-Erribosa bakarrik agertzen da.

Ziklatzen denean lau eraztun desberdin era ditzake, α eta β-D-erribofuranosak (eraztun pentagonala) eta α eta β-D-erribopiranosak (eraztun hexagonala). ARN molekulan β-D-erribofuranosa agertzen da, baina monomeroa uretan disolbaturik dagoenean ohikoagoak dira eraztun hexagonalak[3].

Garrantzia biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido erribonukleikoaren oinarrizko azukrea da. β-D-erribofuranosak fosfodiester loturekin elkar lotzen dira, eta karbono anomerikoari aldiz base nitrogenatua lotzen zaio azido nukleikoa eratzeko.

Hainbat birus eta izaki prokariotikok molekula honetan gordetzen dute informazio genetikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]