Errusia-Turkia Gerra (1877–1878)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusia-Turkia Gerra (1877–1878)
Moskuko Kitai-gorod auzoko Plevna kapera
Data1877ko apirilaren 24a1878ko martxoaren 3a
LekuaBalkanak, Kaukaso
EmaitzaErrusiar garaipena
San Stefanoko hitzarmena, Berlingo Biltzarra
Lurralde-aldaketakErrusiak Besarabia berreskuratzen du

Errumania, Serbia eta Montenegro estatu independientea dira de facto

Bulgaria independizatzen da baina Otomandar Inperioaren mendekoan dago 1912 arte
Gudulariak
 Errusiar Inperioa
Bulgaria
Errumania
Serbia
Montenegro
 Otomandar Inperioa
Buruzagiak
Mikhail Skobelev
Mikhail Nikolaevitx Errusiakoa
Mikhail Loris-Melikov
Joseph Gourko
Ivan Lazarev
Karlos I.a Errumaniakoa
Kosta Protić
Ahmed Pasha
Osman Pasha
Suleiman Pasha
Mehmed Ali Pasha
Veisel Pasha
Indarra
Errusia — 737.355

Errumania — 60.000 Bulgaria — 40.000
Serbia — 81.500

Montenegro — 25.000
Otomandar Inperioa — 281.000

Errusia-Turkia Gerra (1877–1878)[1] (turkieraz: 1877-1878 Osmanlı-Rus Savaşı; errusieraz: Русско-турецкая война (1877—1878 гг.)) gatazka armatua izan zen, Otomandar Inperioaren eta Errusiar Inperioak zuzenduriko herrialde ortodoxo batzuen koalizioaren artekoa. Borrokak Balkanetan eta Kaukason gertatu ziren, eta XIX. mendean jaiotako nazionalismoa eta Krimeako Gerraren osteko errusiar inperialismoa izan ziren eragile nagusiak.

Gerraren ondorioz, Errusiak zenbait probintzia lortu zituen Kaukason: Kars eta Batumi. Errumaniako, Serbiako eta Montenegroko printzerriek, ordurako de facto burujabetza zutenak, independentzia aldarrikatu ahal izan zuten. Otomandarren okupaziopean bost mende pasa ondoren (1396–1878), Bulgariak bere estatua berreskuratu zuen: Bulgariako Printzerria, Danubio eta Balkanen artean hedatua, Sofian hiriburu berria ezarriz. Berlingo Itunean Austria-Hungariak Bosnia-Herzegovina eta Erresuma Batuak Zipre har zitzatela erabaki zuten.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.