Eskorga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskorga arrunta

Eskorga edo esku-orga (esku eta orga hitzetatik) eskuz bultzatzen den ibilgailu txikia da. Pertsona bakarrak bultzatu eta gidatzeko prestatuta dago, atzealdean dituen bi heldulekuren bidez.

Zama gurpilaren eta gidariaren artean orekatuta garraiatzeko eginda dago, eta, horri esker, pertsona batek berez gainean eraman dezakeen zama baino handiagoa eraman dezake. Maiz erabiltzen da eraikuntzan eta lorezaintzan. Bere edukiera tipikoa 170 litrokoa da.

Badaude bi gurpil dituzten eskorgak, egonkorragoak direnak, baina gurpil bakarrekoarekin maniobrak errazagoak dira.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: orgatila .




Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.