Esmalte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeramikaz egindako pieza esmaltatua.

Esmaltea eta esmaila, artean esmalte portzelanikoaren barnean dagoen teknika bat da. Honetan, kristal-hautsa eta sustrato berezi bat fusionatzean lortzen da. Normalean, fusio hau 750 eta 850 °C-tan lortzen da. Beroarekin, hauts hori hasi egiten da eta materialaren kanpoaldean beiradun kapa bat sortzen da. Kapa fin hau oso gogorra eta lehuna da. Askotan, esmaltea pasta bezala aplikatzen da metalean, beiran edo zeramikan.

Bero dagoenean, opakua edo transparentea izan daiteke. Beiradun esmaltea ia metal gehienetan aplikagarria da.

Esmaltea metalezko eta zeramikazko gainazalak beiraztatuz estaltzeko, babesteko eta apaintzeko material gogorra da. Oro har, borato, silikato eta aluminatuen nahasturak izaten dira, materia erregogorrak (feldespatoa, kuartzoa, boraxa, kreta, soda, kaltzio fluoruroa eta abar) tenperatura handian galdatuz eta opakutzaileak (eztainu edo antimonio oxidoak), koloratzaileak (oxidoak) eta beste gehigarri batzuk erantsiz lortuak.

Beiradun esmaltea ezaugarri on asko dauzka. Lehuna da, eraso mekaniko edo kimikoekiko erresistetea, iraunkorra, kolore biziak manten ditzake denbora luzez eta su hartzeko oso zaila da. Bere desabatailen artean, nabaria da apurtzeko duen erreztasuna.

Burdina esmaltatuz egindako ohiko kazola

Esmaltearen gogortasun eta erresistentziarengatik, historian zehar gauza askotarako erabili izan da. Adibidez, XX. mendearen hasieran publizitate karteletan erabili zuten. Baita ere, labeen barrukaldeetan, platerretan eta beste sukaldaritzarako tresentan erabiltzen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esmaltatutako pieza zaharra

Bidriozko esmaltea egipzio eta greziar zibilizazioek erabiltzen zuten zeuzkaten zeramika obrak babesteko eta apaintzeko. Zibilizazio prehelenikoek hauetatik hartu zituzten erreferentziak haien lauzak margozteko Palacio de Minos-en egiaztatu den bezala. Egipzioetatik fenizioek ikasi zuten, Camiros-en (Rodas) aurkitu ziren ontzien arabera. Geroago, erromatarrak eta greziarrak industriarekin jarraitu zuten. Hauek ez zien haien arbasoak bezain leialak esmaltearekiko. Bakarrik gauza berezietan erabiltzen zuten. Bakarrik detaile batzuk erabiltzen zituzten.

Ez dakigu antzinako ekialdean dekoraziorako erabiltzen zuten ala ez. Garaiko hainbat bitxi aurkitu dira, baina ez dakite esmaltatuak dauden edota harri txikiz eta hautsez dekoratuak. Greziarrek eta erromatarrek benetako esmaltea erabili zuten. Haien fibuletan dauden dekorazio batzuk esmaltatuak zeuden. Caucason eta Siberian aurkitutako brontzedunpieza asko aurkitu dira eta hauetan esmalte kampeatuak zituzten baitan.

Erdi aroan, esmalteak berriz ere arrakasta handia hartu zuen. Bitxietan, liturgia-objektuetan, apaingarri erlijiosoetan, etab. erabiltzen zen. Esmalteak, jatorrizko piezari balio gehiago ematen zion. Europan nabarmenak dira, FrantziakoLimoges eta Espainiako Siloseko eskola.

Esmalte motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esmalte mota ezberdin asko ezagutzen dira bitxi eta altzariak apaintzeko. Baita ere, marrazkiak eta figurak osatzeko. Hauek jatorriagatik bereizten dira:

Korean egindako esmaltea
  1. Cloisonné esmaltea: Teknika hau Europan X.mendean sartu zen Iran eta Bizantzio herrialdeen bidez. Teknika hau, piezan dauden hutsuneak betezean datza. Pieza egiterakoan, zehazki uzten dira utsune batzuk gero esmalte mota honekin betetzeko. Esmaltea piezaren barnean geratzen da pieza balitz bezala. Figura geometrikoak egin daitezke. Erdi aroan elementu liturgiketan erabiltzen zen teknika hau.
  2. Champlevé esmaltea: Aurrekoaren antzekoa da. Bi hauek duten ezberdintasun nagusia da, honetan, hutsuneak zuzenean pieza egina dagoenean egiten direla da. Honetarako ziznela erabiltzen da. Normalean ez dira Cloisonné teknikan bezalako hutsune txikiak uzten. Teknika hau, merobinigia aroan erabili zen. Hasiera batean Frantzian eta geroago Europa osoan. Renana eskola, Colonia ondoan, teknika hau erabiltzen zuten lekurik garrantzitsuena izan zen. Eskola honek izandako artista nagusia Nicolas de Maduro izan zen. Eskola hau oso famatua egin zen eta XII. mendetik XVI.era iraun zuen. Teknika hau monasterietan erabiltzen zen eta mongeek haien objektu liturgiko propioak egiten zituzten. Erabiltzen ziren koloreak urdina eta urre kolorea ziren.
  3. Erliebe bajuko esmaltea (de basse-taillé): Teknika honetan, xabla edo objektu metaliko bat zinzelkatuz eta gero hauts koloreko esmaltez betetzen da. Gero pieza hau berotu egiten da eta hautsa desegiten da. Desegiterakoan esmaltea piezan geratzen da itsatsita.
  4. Espalte gardena: Aurrekoa gardena izan daiteke. Baita ere urrezko edo zilarrezko hondoetan uzten dena izan daiteko.
  5. Margoztutako esmaltea: Xafla lehun batean figurak margoztuta dauzkana da. Gero berriz ere fusioa egiten zaio. Fusio hau eginda, kuadro bat balitz bezala geratzen da. Fondo txuriarekin.
  6. Erabiliera esmaltea: Esmalte alveolatu bat da. Zati independiente bat da. Ez dauka piezarekin zer ikusirik. Harri bitxi bat baliz bezala jartzen da.
  7. Laukidun esmaltea: Urrezko inkrustazio bat da. Harri-kristal edo beira zuri pieza batean jartzen da. Gaienan esmalte kapa fin bat darama. Nielo edo niel, esmalte beltz bat da.

Nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esmaltatu izena, frantsestik dator. Hau erabiliena da. Alveolar edo tabicado izeneki ere ezaguna da.
  • Chamlevé izena, frantsesetik dator. Erabiliena da eta baita ere vaciado eso campeado dieta daiteke.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Caro Bellido, Antonio (2008). Diccionario de términos cerámicos y de alfarería. Cádiz: Agrija Ediciones. ISBN 84-96191-07-9.
  • Fatás Cabeza, Guillermo; Borrás, Gonzalo (1993). Diccionario de Términos de Arte. Madrid: Anaya. ISBN 84-7838-388-3.
  • Maltese, Corrado (2001). Las técnicas artísticas. Madrid: Cátedra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]