Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartea
Datuak
HerrialdeaEspainia
webgune ofiziala

Lehen Mailako Arretako Espainiako Pediatria Elkartea (AEPap siglaz ezaguna, bere gaztelaniazko izenagatik) Espainian lehen mailako arretan diharduten pediatren elkarteen federazioa da, izaera zientifiko eta profesionala duena, irabazi-asmorik gabekoa, eta martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak arautua, zeinak elkartzeko eskubidea eta gainontzeko arau osagarriak arautzen dituen.

Lehen Mailako Espainiako Pediatria Elkartea Elkarteen Federazio modura antolaturik dago, federaturiko Elkarte edota Sozietate desberdinek osatua; halaber, antzeko helburuak edota funtzioak dituzten beste Elkarte edo Federaziorekin federazioa osatzeko aukera izango du. Gaur egun, Lehen Mailako Espainiako Pediatria Elkartea Espainiako Pediatria Elkartearen (AEP) atala da.

Jaio berri baten azterketa.

Argitalpen ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Revista Pediatría de Atención Primaria (ISSN 1139-7632): jatorrizko ikerkuntza-artikuluak biltzen ditu (gaztelaniaz zein ingelesez), berrikuspenak, ohar klinikoak eta zuzendariari gutunak biltzen ditu.
  • Famiped (ISSN 1989-452X): aldizkari elektronikoa, doako sarrera irekikoa, gaixoei zein gurasoei zuzendua.
  • Fapap (ISSN 2171-6811): harpidetza bidezko aldizkari elektronikoa, mediku pediatrei zuzendua.
  • Evidencias en Pediatría (ISSN 1885-7388): doako sarrera irekiko aldizkari elektronikoa, profesionalei zuzendua.
  • Familia y Salud: doako sarrera irekiko web orria, gaixoei eta gurasoe zuzendua.
  • Respirar - To breathe: doako eta sarrera irekiko web orria, gaixoei eta gurasoei zuzendua, asmarekin eta arnas-aparatuko beste gaixotasun batzuekin loturiko edukiak biltzen dituena

Jarduera Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneratze Ikastaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mailako pediatren interesekoak diren gaiak aurkezteko eta eztabaidatzeko Eguneratze Ikastaroa egin ohi da urtero.[1] Interes handia pizten du pediatren artean, eta maila zientifiko jasoa eta eskuzabal diharduten duten irakasleak biltzen ditu. 2013ko otsailean, 10. edizioa burutu da.[2]

Lantaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lankidetza, Inmigrazio eta Adopzio lantaldea.
  • Barne Mediku Egoiliarren (BaME) Irakaskuntzarako lantaldea.
  • Osasunerako Heziketa lantaldea.
  • Ikerkuntza lantaldea.
  • Ebidentzian Oinarrituriko Pediatria lantaldea.
  • Previnfad, haurtzaroan eta gaztaroan prebentzio-jarduerak eta osasunaren babesa bultzatzeko gomendioak.
  • Loari buruzko lantaldea.
  • Arreta Eskasia eta Hiperaktibitatea Asaldurarako lantaldea.
  • Arnasbideetako lantaldea.

Federaturiko Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, AEPap-ek bere barnean federaturiko elkarteak Estatuko erkidego autonomo gehienetan daude: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa, Kanariar Uharteak, Kantabria, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Valentziako Erkidegoa.

AEPap-ek babesturiko ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ABE Gida (Guía-ABE): Infekzioen tratamendua pediatria arloan. Tratamendu antibiotiko enpirikoa aukeratzeko gida azkarra.
  • G-Pediatria. Guía rápida de dosificación práctica en Pediatría.
  • Pediaclic. Osasun pediatrikoari buruzko bilatzeaileaBuscador de información sanitaria pediátrica.
  • Internet kontsultan: beharrizan bat (Internet en la consulta: una necesidad)

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guía práctica sobre consultas pediátricas frecuentes en farmacia comunitaria. Farmaziako urteko ekimenik onenei Saria, Correo Farmacéuticok emana, 2013.[3]
  • Evidencias en Pediatría: MedEs 2012 Saria, gaztelaniaren erabilera bultzatzeko ekimenik onena, ezagutza medikoa zabaltzeko.[4]
  • PrevInfad; recomendaciones sobre actividades preventivas para la infancia y la adolescencia. Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate-Planaren gardentasunerako Saria, Osasun-, Gizarte-Politika- eta Berdintasun-Ministerioa, 2009.[5]
  • Evidencias en Pediatría: Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate-Planaren gardentasunerako Saria, Osasun-, Gizarte-Politika- eta Berdintasun-Ministerioa, 2008.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]