Espirografoaren Nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espirografoaren Nebulosa
Espirografoaren Nebulosa
Datuak
Igoera zuzena {{{igoera zuzena}}}
Deklinazioa {{{deklinazioa}}}
Distantzia 2000 argi urte
Itxurazko magnitudea 11
Itxurazko tamaina {{{tamaina}}}
Konstelazioa Lepus
Izen teknikoa
NGC
NGC
Izen teknikoa
M
M


IC418, Lepus, "Erbia" konstelazioan dagoen nebulosa bat da, gure planetatik 2000 argi urteko distantziara dagoena. Espirografoaren Nebulosa bezala ere ezagutzen da, bere formak, espirografo batekin egiten diren marrazki geometrikoak gogorarazten baititu, trokoideak marrazteko balio duen tresna.

Hubble espazio teleskopioarekin lortutako nebulosaren irudiak, ionizatutako nitrogenoaren igorpena, nukleotik urrutien dagoen gasa eta hotzena dena, hidrogenoarena, erdikoa dena, eta oxigenoarena, nukleotik hurbilen dagoena eta beroena dena ezberdintzea ahalbidetzen du.

Nebulosaren erdian, bere izar eboluzioaren azken etapatan dagoen izar bat dago, izar hau, duela milaka urte gutxi batzuk arte, erraldoi gorri bat zelarik. Bere kanpo geruzak espaziora jaurti zituen, nebulosa eratuz, honen egungo diametroa, 0,3 argi urtekoa delarik. Gaur egun ikus daitekeen izar hondakina, izarraren nukleoa da, erradiazio ultramorea igortzen duena, inguratzen duen gasaren fluoreszentzia eraginez. Denboraren igaroan, nebulosa, espazioan barreiatzen joango da, bere erdigunea izan zen nano zuri batean geratuz, pixkanaka, hozten joango dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]