Estatutu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatutu hitzak, amankomuneko ezaugarri bezala, gizarte edo lurralde batetakoak izatea amankomunean duten pertsona batzuen harremanak erregulatzea duten arau juridiko ezberdinei erreferentzia egiten die.

Arau orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatutu izena jasotzen duten lege edo araudi mailako arauak existitzen dira. Ohi, izen hori, arrazoi historikoengatik jasotzen dute, eta kolektibo zehatz batentzako erregulazio bat ematen dute. Erga omnes eragina duten arauak dira

Espainian, horren adibide bat, Langileen Estatutua da lan harremanak eta eskubide sindikalak erregulatzen dituen legeak jasotzen duen izena dena (formalki, legea, Errege Dekretu Legegile bat da).

Espainian dagoen bigarren adibide bat, Autonomia Estatutuak dira, Autonomia erkidegoen eskumenak erregulatzen dituzten arauak direnak (bana dago autonomia erkidego bakoitzeko). Kasu honetan, estatutu izenak, arau berezi bat dela esan nahi du, non autonomia erkidegoko legebiltzarra eta Estatukoaren arteko onarpen berezi sistema bat dagoen.

Sozietate baten estatutuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozietate zuzenbidean estatutu izena pertsona juridiko baten (sozietate, elkarte edo fundazioa) funtzionamendua erregulatzen duen bazkide edo sortzaileen artean adostutako arauak hartzen du. Orokorrean, organo kolegiatu guztiek amankomunean dute, baita izaera juridiko gabeko entitateek ere.

Beste batzuen artean, bere funtzio garrantzitsuenak, honako hauek dira:

  • Entitatearen funtzionamendua kanpokoen aurrean erregulatzea (adibidez, erabakiak hartzeko arauak, ordezkariak, etab...)
  • Partaideen eskubide eta betebeharrak eta hauen arteko harremanak erregulatzea

Kasu honetan, arauak, nagusiki, inter partes eragina du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]