Europako mendiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako mendietako ikuspegi bat

Europako mendiak[1] (gaztelaniaz: Picos de Europa; asturieraz: Picos d'Europa) Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da. Kare harri karboniferoz osatuta, Iberiar penintsulak Afrikarekin egindako talkaren ondorioz altxatu zen duela milaka urte. Europako mendietako parke naturala mendilerroaren barnean dago.

Europar mendikateak Iberiar Penintsularen iparraldean aurkitzen den mendikate bat da, Kantauri mendikatearen erdialdean kokatzen da, hain zuzen ere. Ez oso zabala izan arren, itsasotik gertu egoteagatik interes handia sortzen du bere lurren gorabeherengatik. Gaur egun, bisitari kopuruari erreparatuta, Espainiako parke nazionalen artean bigarrena da, Teide Parke Nazionalaren atzetik.

Kareharriz eratutako mendikatea, Kantabria, Asturias eta Leonetik hedatzen dira. Bertan, gailurren altuera nagusitzen da, geihenetan 2.500 metroak gainditzen ditu. kantauri itsasotik gertu kokatuta dago. Geografikoki, Europar mendikatea, Kantabriar Mendikatearen lerro berberan kokaturik dago. 67.500 hektareako azalera hartzen du, hiru probintzien artean banandurik.

Europako mendikateak hiru gune nagusitan banandurik daude; mendebaldeko gunea edota Cornión, gune zentrala edo Urrieles eta ekialdekoa, Andara.

Gailurrik altuenak Urrielesen aurkitzen dira, bertan 14 gailur daude eta itsas malatik 2.600 metroak gainditzen dituzte: esate baterako Torre Cerredo, 2.650 metrokoa. Iberiar Penintsulako gailurrik altuena da, Sierra Nevada eta Pirinioen atzetik.

Naranjo de Bulnes eta Picu Urriellu, garrantzi handia dute Espainiako alpinismoaren historian.

Cornion, horrela deitzen da mendebaldetik ikusita adar forma hartzen duelako.

Bertan, Peña Santa nagusi da 2.596 metrorekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriellu Cabralesetik.

Europako mendikatea, Kantabriar mendikatea hartzen du, mendebaldetik ekialderaa. 20 kilometro inguru hartzen ditu, gutxi gorabehera,angeluzuzen bat osatzen, 35 km iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekialdera, eta horrek 550 km karratu inguru hartuz.

2.600 metrotik gorako 14 gailur ditu, 40 gailur 2.500 metro gorakoak eta ia 200 itsas mailatik 2.000 metrotara daudenak.

Sella eta Dobra ibaiak mendebaldetik, eta ekialdean Deva mugatzen du Europako gailurrak.

Mendi horiek hiru eskualde ezberdin artean daude, Asturias, Kantabria eta Leongo probintzietan.

Europako mendiak hiru mendigunetan banatzen dira:

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko klima, 1.000 metrotik gehiagora aurkitzen da. Prezipitazioak ugariak dira, eta batez besteko tenperatura ez da 10 C-tik igotzen. neguak hotzak eta hezeak izaten dira, 0 gradutik beherako tenperaturak nagusiak dira.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar mendikateak kostaldetik 30 kilometrora inguru egotean, aukera ematen du Atlantiko eta Mediterraneo landarea espezieak garatzea. Landaretza altueraren arabera banatu daiteke. Haritza , pago eta arte nagusiak dira.

Roquedo-area handiak, landarediz ia biluzik, paisaiaren zati handia hartzen dute, 1.500 metroko altitudearen gainetik batez ere.

Behe altitudeetan, sastrakak aurkitzen dira.

Baso-eremuan, pagadiak, hariztiak, baso mistoak eta artadiak.

Arroken pitzaduretan Sedum eta Saxifraga espezieak daude.

Altuera txikian, zenbait espezie landare aurkitzen ditugu, hala nola: lizarra, ipuruak, urkiak, kareak. Baita lore-espezie batzuen presentzia.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi eremuan, rebeco kantabriarra aurkitzen da, eremu eskuraezinetan.

Eremu eskuragarrietan, zenbait espezie aurki dezakegu, hala nola, orkatzak, oreinak, basurdeak, azeriak, hartzak edo otsoak.

Ibaietan, igarabak, ur-zozoak, martin arrantzaleak, izokinak eta amuarrainak ere.

Eta batez ere, basoilarra bereziaren presentzia. Nahiz eta Kantauri Mendietan gehiago egon arren, hemen ere ikus daitezke, baita bere kantua entzun. Basoetan bizi da, okil beltza (Dryocopus martius), eperra, basakatua, muxarra, urtxintxa eta katajineta batekin.

100 baino hegazti-espezie gehiago aurki daiteke parke naturalean, batez ere hegazti harrapari handiak; hala nola, arrano beltza, arrano sugezalea, sai zuria, sai eta ugatza bezala.

Alpino mokogorria, txolarrea, txirta, alpetar txolarrea eta belea egan egiten ikus dezakegu.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topografia eta klima bertako biztanleen ezaugarri zehatzak definitu dituzte denboran zehar. Abeltzaintza eta artzaintza, mendiko bazka ekoizpena eta neguko biltegiratzeak jarduera tipikoak dira. Era berean, konderri ezberdinetan egindako gazta ezberdinak, Picon, Cabrales, Gamonedo, Liebana eta Valdeón.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]