Eurostar Trophy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzia eta Ingalaterraren arteko partida, 2002an.

Eurostar Trophy (frantsesez Trophée Eurostar) edo Le Crunch, urtero Sei Nazioen Torneoan Ingalaterra eta Frantziaren arteko lehiari ematen zaion izena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei nazioen txapelketaren barnean hainbat lehia jokatzen dira bi selekzioren artean, antzinakoena Kalkuta Kopa da, Ingalaterrak eta Eskoziak jokatzen dutena. Frantzia eta Ingalaterraren arteko partidak goi mailakoak izaten dira eta 1981etik gutxienez Le Crunch izena eman izan zaie, ez dute ordea saririk banatzen gainerako lehiatan ez bezala. 2000an Eurostar Trophy saria banatu zuten eta hurrengo urteetan hainbat alditan horrela izendatu zen, baina ez du jarraipenik izan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2000tik aurrera
Team Wins Years
Ingalaterra Ingalaterra 14 2000, 2001, 2003, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2019, 2021
Frantzia Frantzia 11 2002, 2004, 2005, 2006, 2010, 2014, 2018, 2020, 2022, 2023, 2024

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]