Eusko Abendaren Ereserkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko Abendaren Ereserkia
HerrialdeaEuskal Herria Euskadi
Beste izendapenakGora ta Gora
Euzko Abendaren Ereserkija
Euskadiko ereserkia
HitzakSabin Arana, 1902an
MusikaDoinu herrikoia
Onarpen dataLehen aldiz, 1936ko urrian
Bigarren aldiz, 1983ko apirilaren 14a
Multimedia
Euzko Abendaren Ereserkija entzungai. Abeslaria/Ahotsa: Jose Antonio Urdiain
Himnoaren grabaketa instrumentala

Eusko Abendaren ereserkia (Euskal Autonomia Erkidegoaren ereserkia, orobat Gora ta Gora deitua; jatorrizko izena, Euzko Abendaren Ereserkija) antzina dantza ekitaldiei hasiera eman aurretik jotzen zen doinua da. Hitzak berriagoak dira, Sabin Aranak sortu eta idatziak. Abenda hitzak arraza esan nahi du. 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko ereserki ofizialtzat onartu zuen doinu hau. Hala eta guztiz ere, jende asko horren kontra azaldu zen, ereserkitzat nahiago baitzuen Jose Maria Garateren Eusko Gudariak edota Jose Maria Iparragirreren Gernikako Arbola .

Gora ta Gora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902an Sabin Aranak antzinako doinu hari egokitutako letra konposatu zuen, Gora ta Gora Euzko Alderdi Jeltzalearen ereserkia sortzeko. Gora ta Gora izenburua, bere lehen estrofako hitzengatik hartu zuen.

Gora ta Gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari.
Areitz bat Bizkaian da
Zar, sendo, zindo
bera ta bere lagia lakua
Areitz gainean dogu
gurutza deuna
beti geure goi buru
Abestu gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]