Eutanasia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eutanasiari buruzko araudiak munduan

Eutanasia (antzinako grezierazko εὖ, eu, "on", eta θάνατος, thanatos, "heriotza" hitzetatik)[1] mina eta sufrimendua amaitzeko eragindako heriotza da, bereziki gaixotasun edo elbarritasun baten ondorioz. Helburua bizitza sufrimendurik gabe amaitzea du. Gai eztabaidatsua da, etikaren nahiz erlijioaren aldetik.

Badaude herrialdeen araberako legeak eutanasia arautzen dituztenak. 2021ean, legala da Belgika, Kanada, Kolonbia, Luxenburgo, Herbehereak, Espainia, Zeelanda Berria eta Australiako estatu batzuetan (Queensland, South Australia, Tasmania, Victoria eta Western Australia).

Eutanasia hainbat modutan klasifikatzen da: zuzena edo zeharkakoa medikuaren ekintzen arabera, eta borondatezkoa edo nahi-gabekoa gaixoaren nahiaren arabera. [2]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eutanasia hitza latinetik eratorritako kontzeptu zientifikoa da euthanasia /eutʰanásɪa/, eta hau greziarretik εὐθανασία /eu̯θaɳasía/, εὖ /eu̯/ ‘ona’, ‘normala’ aurrizkiarekin osatua; θἀνατος /θánatos/ ‘heriotza’ hitza eta ~σίᾱ /~síaː/ atzizkiarekin 'kualidadea'. [3]

Etimologikoki, eutanasiak heriotz atsegina edo beste pertsona batek eragindako sufrimendurik gabeko heriotza esan nahi du. Kakotanasiaren antonimoa da.

Eutanasia motak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eutanasia moten egoera legalaren mapa-mundia, ingelesez (eguneratua).

Medikuaren ekintzen araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuzeneko eutanasia: Medikuak gaixoaren bizia akabatu nahi duenean gertatzen dena. Bi forma dira posible:
    • Aktiboa: Farmakoak hornitzen dizkionean gaixoari edo edozein motatako interbentzioa gauzatzen denean heriotzaren helburuarekin.
    • Eutanasia pasiboa ematen da medikuak heriotza elikatzeari , farmakoak hornitzeari edota interbentzioak gauzatzeari uzten dionean heriotza gauzatzearen helburuarekin. Prozedura hau bizitza luzatzeko tratamendua alferrikakoa bihurtzen denean egiten da.
  • Zeharkako eutanasia: Gaixoaren heriotza nahi-gabe gauzatzen denean ematen da. Eutanasiaren definizioaren arabera ez litzateke eutanasia izango, ezinbestekoa baita praktika honetarako nahitako heriotza izatea. Dena den, kasu batzuetan nahi terapeutikoa duten tratamendu bortitzek eragin dezakete zeharkako eutanasia.

Gaixoaren nahiaren araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Boluntarioa: Gaixoak erabakia hartzen duenean edo beste pertsona batzuen laguntzarekin gaixoak aurretik azaldutako nahien arabera jokatuz erabakia hartzen duenean (dokumentuak edota grabazioak).
  • Ez-boluntarioa: Beste pertsona batek heriotza gauzatzen duenean eta ezinezkoa denean gaixoaren nahia jakitea, gaixoaren adierazteko ez-gaitasunaren ondorioz.

Erlazionatutako kontzeptuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Per Viland, alboko esklerosi amiotrofikoa izan zuen zientzialaria. Eutanasia eskatzen dituzten gaixoen portzentai handi bat dira gaixotasun neurologikoak pairatzen dituztenak.

Alde eta kontrako argudioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki eutanasiaren legalizazioaren inguruko eztabaidak preokupazio jakin batzuen arabera antolatu izan da. Ezekiel Emanuel (1957) onkologo eta bioetikoaren arabera, hauek dira argudio garrantzitsuenak:

ALDEKO ARDUGIOAK KONTRAKO ARGUDIOAK
Pertsona guztiek autodeterminaziorako eskubidea daukate, beraz, euren etorkizuna erabakitzekoa. Heriotza guztiak ez dira mingarriak.
Pertsona bat hiltzen laguntzea euren sufrimendua luzatzea baino aukera hobea izan daiteke. Alternatibak daude, adibidez, zainketa aringarriak.
Eutanasia pasiboaren, batzutan onartua denaren, eta eutanasia aktiboaren arteko ezberdintasuna irrazionala da. Eutanasia aktbioa eta pasiboaren arteko ezberdintasuna moralki garrantzitsua da.
Eutanasia baimentzea ez gaitu, nahitaezean, ondorio onartezinetara bideratuko. Eutanasiaren legalizazioa gizatea domino efektu batean murgil dezake, ondorio onartezinak izango dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «EUTANASIA» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  2. «[PROYECTO DE CIRCULACIÓN RESTRINGIDA»] www.corteconstitucional.gov.co (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  3. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «eutanasia | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  4. «frame1» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).