Ezkerreko Alderdi Sozialista (Norvegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sosialistisk Venstreparti
BuruzagiaKristin Halvorsen
BozeramaileaBård Vegar Solhjell
Sorrera1975
Egoitza nagusiaOslo
Ideologia politikoasozialismoa, ekologismoa
www.sv.no

Ezkerreko Alderdi Sozialista (Norvegieraz, Sosialistisk Venstreparti) Norvegiako alderdi politikoa da. Parlamentuko alderdi txikiena izatetik, laugarren postura igaro zen 2001eko hauteskundeetan, eta postu horri eutsi dio ordutik. 2005ean lehen aldiz sartu zen gobernuan Alderdi Laborista eta Zentroko Alderdiarekin koalizioan.

1973an ezkerreko alderdien koalizioa sortu zen, komunista eta sozialista demokratikoak elkartuta. 1975ean koalizio hori alderdi bihurtu zen. Alderdi Laboristarekin bi gatazka gune garrantzitsu zituen; Ezkerreko Alderdi Sozialistak ez zuen NATOn sartuta jarraitu nahi, eta Europar integrazioaren aurkakoa zen. Beste alde batetik, gobernuak ekonomian parte hartze handiagoa izan behar zuela defendatzen zuen, sektore publiko indartsuagoa sortuz. Ezkerreko ideiez gain, feminismo eta ekologismoaren aldeko jarrera erakutsi du beti.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]