FC Mika

Wikipedia, Entziklopedia askea
FC Shirak
Sorrera1985 (1999an FC Mika)
2016an desegina
Futbol zelaiaMika Stadium
edukiera: 7.000 lagun
inaugurazioa: 2008
PresidenteaArmenia Armen Petikyan
EntrenatzaileaArmenia Armen Shahgeldyan
LigaArmeniako Liga
2015-167.a
Webguneawww.fcmika.am
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Mika (armenieraz Շիրակ Ֆուտբոլային Ակումբ) Armeniako futbol talde onenetakoa da, hasiera batean Ashtarak hirikoa eta ondoren Erevan hiriburukoa. Ez zuen ligarik irabazi baina kopa gehien eskuratu zituen taldea izan zen, 6 hain zuzen ere. 2015-16 denboraldiaren amaieran taldea desegin zen diru arazo larriengatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Ashtarak hirian sortu zen 1985ean Olimpia izenarekin baina Armenia independizatu zenean izena aldatu zuen Kasakh Ashtarak izena hartuz. Armeniako Aire konpainiak babestu zuenean taldea birfundatu egin zen eta konpainiaren jabea zen Mikhail Baghdasarov-ek bere izena eman zion FC Mika bihurtuz.

Ordutik kontutan hartzeko taldea bihurtu zen, batez ere Kopa txapelketan, 6 irabazi baitzituen, beste inork baino gehiago. Ligarik ez zuen lortu baina lau aldiz izan zen bigarrena, azkenengo aldiz 2013an. 2015ean profesionalismoa utzi zuen.

Taldearentzako urte berezia izan zen 2007a Ashtaraketik Erevanera joan baitzen eraiki berria zuen Mika Stadium zelai berrian jokatzera.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armenian: 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Armeniako Liga (0): bigarren 2004, 2005, 2009 eta 2012-13an.
  • Armeniako Kopa (6): 2000, 2001, 2003, 2005, 2006, 2011.
  • Armeniako Superkopa (2): 2005, 2012.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]