Fariseu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustave Doré: Jesus eta farisearren arteko eztabaida

Fariseuak (hebreeraz: פרושים, perushim "bereizitakoak"), antzinako juduen artean, legearen aginduak, itxuraz bederen, hertsiki betetzen zizutenen taldekoa izan zen. Garrantzia handia izan zuten farisearrek Joan Hirkanoren garaietatik aurrera (K.a. 135- K.a. 105), errege asmonearrek jazarri bazituzten ere. Legeari oso atxikiak ziren; ahozko tradizioaren arabera argitzen zuten legea, eta hura zehaztu eta berrikuntzak sartzen zituzten. Ebanjelioetan itxurakeria leporatzen zaie (hortik farisau hitzaren zentzu txarra, itxurati eta azal huts bezala). Haiei esker iraun zuen bizirik judaismoak 70. urteko hondamendiaren ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]