Fay Weldon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fay Weldon

Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFranklin Birkinshaw
JaiotzaBirmingham1931ko irailaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaNorthampton
HeriotzaNorthampton2023ko urtarrilaren 4a (91 urte)
Familia
AmaMargaret Jepson
Hezkuntza
HeziketaSt Andrews Unibertsitatea
South Hampstead High School (en) Itzuli
Christchurch Girls' High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktibista, gidoilaria, autobiografialaria, iritzi-kazetaria, kazetaria eta television writer (en) Itzuli
Lantokia(k)Ingalaterra
Enplegatzailea(k)Bath Spa University (en) Itzuli
Brunel Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

fayweldon.co.uk
IMDB: nm0919720 Musicbrainz: 4cf72996-e957-43ee-ae56-b2bfaf807194 Edit the value on Wikidata

Fay Weldon (Birmingham, 1931ko irailaren 22a - Northampton, 2023ko urtarrilaren 4a) ingeles idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak bereizi zirenean (1937), ama, amona eta ahizparekin bizitzera joan zen Christchurchera (Zeelanda Berria), eta emakume-eskola batean ikasi zuen. Horregatik, "munduan emakumeak besterik ez zirela sinistuta bizi izan nintzen" dio; gizonek menderatutako mundu bateko emakumeen arteko harremanak eta emakumeen sexualitatearen izaera dira bere obrako gai nagusiak. Gero Londresa itzuli zen amarekin, eta ekonomia- eta psikologia-eskolak eman zituen Saint Andrews Unibertsitatean. Publizitatean ere lan egin zuen, eta ezkonduz gero antzerki-lanak eta telebista- eta irrati-gidoiak idatzi zituen. Geroago "fikzio makurrak" deitu den eleberri-sail bat idatzi zuen, emakumeari buruz, komedia beltza eta naturaz gaindiko elementuak dotoretasun handiz baliatuz. Bere eleberri ospetsuena Emakume deabruzko baten bizitza eta amodioak (1983) da, arbuiatutako emakume baten mendekuari buruzkoa. Aipagarriak dira, halaber, Puffball (1980), haurdunaldiari buruzko eleberria, Taldeko buruzagia (1988), eta Joanna Mayren klonatzea (1989), ingeniaritza genetikoari buruzko eleberri bat. Bere hurrengo eleberrian, Splitting (1995, Zatikatua), nortasun desberdin ugariko emakume baten bizitza du kontagai.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]