Filosofia moderno

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Filosofia modernoak, Errenazimendu eta erreforma protestante hasieratik, XX. mende bukaera arte irauten du. Hamabost mendez teologiaz filosofatu ondoren, mundu sortua ezagutzea bilatzen da. Jakin beharra dago, filosofia modernoa, ez dela historia modernoarekin hasten  (zeina bere abiapuntua, turkiarren Konstantinoplaren konkista den), bai ordea, Descartesekin hasten den filosofia aroarekin. Filosofia modernoaren ezaugarri nagusia (Descartesetik Husserl-era heltzen dena) filosofiaren abiapuntuan izandako aldakuntza da, kontua ez da munduaren kontsideraziotik hasten, baizik eta, munduaren inguruko ezagutzaren kontsideraziotik, zein ez den gauza bera.

Bi korronte nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia modernoaren autore nagusienak, batez ere, bi talde handitan banaturik daude, arrazionalistak eta enpiristak. René Descartes jotzen da filosofia modernoaren aitatzat, bere talentuak zientzia matematiko berria ekarri zuelako, geometria analitikoa, eta ondorioztatu zuelako errorea saihesteko ez zela nahikoa adimenarekin, baizik eta adimena aplikatu beharko dela, behar bezala, beharrezko metodo bati jarraituz. Immanuel Kant jotzen da filosofia modernoaren bukaera modura.

Arrazionalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Descartesen pentsamendua azaltzen duen bideoa.

Filosofia modernoaren talde nagusienetariko bat dira, "Razionalistak". Batez ere Frantzian eta Alemanian zirenak, ezagutza guztiak gogoan ditugun "jatorrizko ideietan" jatorria dutela diote. Arrazionalista nagusiak  Rene Descartes, Baruch Spinoza, Gottfried Leibniz, eta Nicolas Malebranche ziren.

Enpirismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Enpiristek", aitzitik, ezagutza zentzumenen-esperientzian duela jatorria argudiatu dute. Lerro honetako autore nagusiak, John Locke, George Berkeley eta David Hume dira. Etika eta filosofia politikoa, oro har, ez dira kategoria hauen pean subsumitzen, nahiz eta horietako filosofo bakoitzak etikan lan egin zuten bere estilo bereizgarriekin. Filosofia politikoko beste autore nagusi batzuk, hala nola, Thomas Hobbes eta Jean-Jacques Rousseau.

Immanuel Kant[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen amaieran, Immanuel Kantek, arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko batasuna lortzen saiatu zen arren, ez zuen arrakasta osorik izan gatazka filosofikoei amaiera ipini nahian.

Filosofo modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]