Flickr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flickr
URL helbidea www.flickr.com
Webgune mota Argazkiak elkarbanatzea
Hizkuntza(k)Ingelesa, Alemaniera, Gaztelaniera
Jabea Yahoo!
EgileaLudicorp
Argitalpen data2004ko otsaila

Flickr, plataforma desberdinetan, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko webgune bat da. Orokorrean Web 2.0-ko nabigazio adibide berri bat bezala kontsideratzen da. Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko eta blogari askok erabiltzen dute argazki biltegi bezala. Flickr-ek ere, Web 2.0ko beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.

Tresna hau on-line komunitate handi batek erabilia da eta asteko argazkirik hoberenak ikusteko aukera ematen du.

Flickr-ek hiru mila eta seirehun milioi bat argazki ditu gaur egun (2009ko ekaina)[1]. Minuturo 5.000 bat irudi berri igotzen omen dira.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzu hau gehien bat blogariek erabilia da argazki biltegi bezala. Flickr sistemak etiketa (tags), data eta lizentzia Creative Commons bidezko bilaketak egitea ahalbidetzen du.

Beste erabilerak RSS kanalak etaAtom dira, eta baita API bat ere, garatzaile desberdinei norberaren zerbitzu eta aplikazioak sortzea ahalbidetzen die. Zerbitzua HTML eta HTTP-ren ezaugarrietan oinarritzen da, edozein plataforma eta nabigatzailetan erabilgarri izatea ahalbidetuz. Etiketatze interfazea eta testu edizioa erabiltzen ditu AJAX. Nabigatzaile gehienekin ere bai bateragarria da.

Webguneko osagai ez oinarrizko bat, “Organizr”, Macromedia Flash teknologian oinarritzen da, zeina oso erabilgarria den baina ez guztiz irekia. Argazkiak edo irudiak, emailez ere bidal ditzake. Flickr Macintosh erabiltzaileen artean oso ezaguna da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flickr Ludicorp-ek garatua izan zen, Vancouvereko enpresa bat, 2002an sortua. Ludicorp-ek Flickr 2004ko otsailean argitaratu zuen.

Flickr-en lehengo bertsioak, txat baten oinarritzen ziren, argazkiak partekatzeko aukerekin, FlickrLive deitua.

Ondorengo bertsioak, erabiltzaileen argazkien eskegitze eta inplementazioan oinarritu ziren; ondorioz txat zerbitzua kendu zelarik. Flickr beste zazpi hizkuntzatan argitaratu zen.

2010eko udan interfazea eguneratu zuen.

Yahoo! Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Yahook erosi zuen. 2007ko uda ondoren zera iragarri zuen Yahook: Bere zerbitzuko argazki guztiak ezabatuak izango zirela. Horrela, erabiltzaileek beraien argazkiak Flick-era migratu behar izan zituzten.

Yahoo bilatzailearekin integrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko abuztuaren 24tik aurrera, Yahoo-ko zenbait bilaketak Flickr-tik jasotzen dituzte irudiak, adibidez “Argazki barregarriak” edo “Oñatiko argazkixak”.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]