Fonografo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edison fonografo zilindrikoa (1899)
Edison fonografo bat NNafarroako Erresumako Museo Etnografikoan.

Fonografoa soinua grabatu eta erreproduzitzeko gai izan zen lehenengo gailua da. Thomas Alva Edisonek 1877-ko azaroaren 17-an bere lehenengo fonograforen berri eman zuen, 1887-ko azaroaren 29-an gailua erakutsi zion munduari lehendabiziko aldiz eta 1878-ko otsailaren 19-an patentatu[1] zuen.

Fonografoak grabazio sistema mekaniko-analogiko bat erabiltzen du. Sistema honetan, uhin soinudunak bibrazio mekanika bihurtzen dira transduktore akustiko-mekaniko baten bidez. Bibrazio hauek, ziri baten bitartez, ildo helikoidal bat fonografoko zilindro gainean lantzen dute. Soinua erreproduzitzeko prozesu alderantzikatzen da.

Hasieran kartoizko zilindro eztainuz estalita erabiltzen ziren (tin foil motako fonografoa[2]); geroago kartoizko parafinatuta, eta azkenean argizari gogorraz. Argizarizko zilindroa, kalitate eta iraunkortasun handiko gaia izateagatik, 1899-tik merkaturatu zen, urte bat beranduago gramofonoa agertu zenetik.

1889-ko abenduaren 2-tan Edison etxeko ordezkari batean, Theo Wangeman, Johannes Brahms oso konpositore ospetsuren interpretazio bat grabatu zuen. Piano bakar baterako bertsio Hungariar Dantzen zati bat zen; grabaketa hau oraindik gordeta badago ere kalitatea penagarria da.


Fonografo geroagoko asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edisonen fonografo eta zilindroak.

1877 geroztik fonograforen antzeko hamaika tramankulu zabaltzen ziren, "talking machines" izenekoak agertuz. Hala ere, soilik gramofonoak Edisonen asmakizuna iluntzea lortu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. U.S. Patent 0,200,521 Edisonen fonografoko patentea. (1878-02-19)
  2. «Edison Fonografoa | Laboratorium Bergara Zientzia Museoa» www.laboratorium.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]