Frantses Hizkuntzaren Karta

Wikipedia, Entziklopedia askea
101 legea.

Frantses Hizkuntzaren Karta (frantsesez: Charte de la langue française[1]) edo “101 Legea”' (“Loi 101”) izenaz ezagutzen dena, Quebectarren hizkuntza eskubideak definitzen dituen legea da, eta frantses hizkuntza ofiziala dela baieztatzen du. Quebeceko probintziako hizkuntza politikan legegintzako puntu nagusia da. Quebec frankofoniaren babeslekua da Ipar Amerikan. [2] 2019. urtean, 8 milioi pertsona inguru dira, eta 101 Legeari esker gizarte frantses hiztun gisa mantentzen dira Ipar Amerikako kontinente bete-betean, ingelesez hitz egiten duten 350 milioi pertsonaz inguratuta.

1977ko abuztuaren 26an Camille Laurin medikuak, Estatuko eta Kultura Garapenerako ministroak legearen proposamena egin zion Quebeceko Biltzar Nazionalari, eta René Lévesquen gobernuak legea onartu zuen. Hiru urte igaro ondoren, uztailaren 1974an, Robert Bourassaren gobernu liberalak «Quebeceko hizkuntza ofizialari buruzko legea, edo 22 legea» ( Loi sur la langue officielle du Québec edo Loi 22 ) onartu zuen. Data hori baino lehen, Quebec elebiduna zen bere instituzio publikoetan, ingelesez eta frantsesez, hori egiten zuen Kanadako probintzia bakarra.

Lege honek amerindiar eta inuitei euren hizkuntzak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea onartzen die[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 urtean Quebecen frantsesa hitz egiteko gai zirenak.
Quebeceko eskola autobusa.

1977. urtean, Alderdi Quebectarrak “Liburu Zuria" argitaratu zuen, 101 legearen aurrekaria. Alderdi Quebectarrak frantses hizkuntzari buruzko antsietatea sustatzen zuen diskurtso bati heldu zion, kultura babesteko lege bat beharrezkoa zela jendea konbentzitzeko. Pertsuasio kanpaina horiekin Alderdi Quebectarraren diskurtsoari atxikitzen zitzaizkion frantsesezko egunkari gehienek bat egin zuten. Hala ere, Le Devoir egunkaria Alderdi Quebectarrak proposatutako lege proiektuaren aurka agertzen zen, beraien ustez anglofonoen eskubideak zapuzten dituelakoan eta argitaratze-arauak adierazpen askatasunaren kontrakoak zirelakoan.[4]

Ofizialki, Renée Lévesque gobernuak 1977ko abuztuaren 26an onartu zuen legea, frankofonoen %80,6ren babesa jasoz.[4] Hala ere, lege horrek ez du guztien adostasuna enpresaburuen eta politikarien artean, besteak beste. Kanadako lehen ministroak, Pierre-Elliot Trudeauk, esaten zuen Alderdi Quebectarrak "gizarte etnikoa, monolitikoa eta hizkuntza bakar eta nagusi bat" ezartzea bilatzen zuela.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantses Hizkuntzaren Kartak ezarri duenez, Batzar Nazionalak "Estatuaren eta Legearen hizkuntza frantses hizkuntzaz egitea erabaki du, baita lanaren, irakaskuntzaren, komunikazioen, merkataritzaren eta negozioen ohiko hizkuntza ere".[5]

Hitzaurreak iragarri du, halaber, Batzar Nazionalak helburu horri jarraitu nahi diola, "justiziaren eta irekitasunaren espirituz, Quebeceko adierazpen ingeleseko komunitatearen erakundeak eta gutxiengo etnikoak errespetatuz, Quebecen garapenerako ekarpen baliotsua onartzen baitu".

Azkenik, hitzaurrearen arabera, Batzar Nazionalak "Quebeceko inuit eta amerindiarrei, herrialdeko lehen biztanleen ondorengoei, jatorrizko hizkuntza eta kultura mantentzeko eta garatzeko eskubidea onartzen die".

Larose batzordeak bezala, Quebeceko frantsesaren egoera eta etorkizunari buruzko estatu orokorrei buruz, Bloc Québecois-ak gomendatzen du kartaren estatutu juridikoa "nabarmenduta" egotea, osagai nagusiei izaera ia konstituzionala emateko.

Gutxiengo ingelesak eta indiarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantaila elebidunak batzuk gogaitzen ditu, ARRÊT-STOP pantaila honetan bandalismoak erakusten duen bezala.

Frantses Hizkuntzaren Kartak egiterakoan, Quebeceko legegileak gutxiengo anglofonoari eta herri indigenei onartutako konstituzio-bermeak eta eskubide historikoak kontuan hartu behar zituen. Konstituzio-esparru horren arabera, Kartan zenbait berme daude besteko hizkuntzak erabiltzeko. Adibidez, legeak hau ezartzen du:

  • Legeak ingelesezko bertsioan argitaratzen dira, frantsesezko bertsioaz gain. Bi testuak ofizialak dira.
  • Pertsonek ingelesez hitz egin dezakete epaimahaietara.
  • Epaimahaiek emandako epaiak hizkuntza ofizialez edo ingelesez egongo dira eskuragarri, aldeetako batek eskatuta.
  • Karta ez zaie bertako amerindiar erreserbei aplikatzen, erreserbatik kanporako jatorrizko hizkuntzari baizik. Esate baterako, Gatineauko enpresa batek Kartaren aurka egingo luke, baldin eta algonkin hizkuntzan nagusi gisa edo frantses hizkuntzaren pare agertzen bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) C-11 - Charte de la langue française, Légis Québec, source officielle.
  2. Negoziatzeko betebehar konstituzionala Quebec eta Kanadaren arteko harremanak, Elkarri Argitalpenak, 2002.
  3. (Frantsesez) Capsule 6: Les communications de l'Administration avec les personnes et organismes autochtones.
  4. a b (Frantsesez) P.-L. Bilodeau, Impacts de la loi 101 sur la culture politique au Québec de 1997, Mémoire de maîtrise, Montrealgo Quebeceko Unibertsitatea, 2016, or. 34
  5. Frantsesaren egoeraren bilakaera Quebecen : Bertako gobernuaren jokabidea frantsesa babesteko eta bultzatzeko, Martinez Laida, 2018.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]