Frantzisko Garai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Garai

Jamaikako gobernadorea

Bizitza
JaiotzaSopuerta1475
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1523ko abenduaren 27a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra, esklabo-trafikatzailea eta konkistatzailea
KidetzaColumbus Conquistador of America (en) Itzuli

Frantzisko Garai[1] (Sopuerta[2], 1475- Mexiko, 1523ko abenduaren 27a) bizkaitar militar, esploratzaile, konkistatzaile eta esklabo-trafikatzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1510ean Kristobal Kolonekin joan zen haren bigarren bidaian. Karibeak harrapau eta esklabu egiteko lehen armada antolatu zuen, azienda eta urre meategietan halabeharrez lan egin zezaten, haien esklabotza atropofagoak zirela argudiatuta egin zuen. Garaik Diego Kolon almiranteari 1511an bidalitako gutunean karibeak esklabo egin zituztela esaten zion:

…visto questa rasón e justiçia avía para destruir los dichos caribes los mandamos dar por esclavos[3]

Hainbestekoa izan zen sarraskia espainiar enperadoreak baimena eman ziela irla esklabo egindako afrikarrekin birpopulatzeko.[3]

Jamaikako gobernari izan zen Diego Kolonen agindupean. Aberastu ondoren, Mississippi ibaia aurkitu zuen espedizioa ordaindu zuen; Alonso Álvarez de Pineda izan zen espedizio buru (1519). Urtebete geroago Mexikorantz abiatu zen bertan kolonia bat sortzeko asmoz (Pánuco) baina Hernán Cortési aurre egin behar izan zion. 1523. urtean Cortések Pánuco hartu zuela jakin zuenean Frantziskok koloniara jo zuen segituan; bidean gizon asko galdu zituen ordea eta Cortésen agindupean jarri behar izan zuen ondoren. Cortések Mexikora bidali zuen Palmas ibaiaren inguruko lurraldeetara jendea bizitzera eraman zezan baina handik gutxira biriketako gaitzak jota hil zen Frantzisko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Espainiar agirietan Francisco de Garay
  2. Europa Press. (2011-10-20). Goyo Bañales repasa la trayectoria Francisco de Garay. .
  3. a b «Nola engainatu gaituen kapitalismoak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Garai Aldatu lotura Wikidatan