Frigiar txano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frigiar txanoa, Frantziako Iraultzan erabilitakoa.

Frigiar txanoa burujantzi antzeko bat da, gutxi gora-behera kono forma duen txanoa, baina muturra kurbaturik, ohi, artile edo feltroz egina.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janzki honek, historia bitxi bat izan du. Ustez, bere jatorria, egungo Turkian antzina existitu zen Frigia lurraldean du. Aro Helenistikoko artean, ekialdetarren janzki bereizgarri bezala agertzen da. Mitra jainkoaren bereizgarrietako bat da, balizko jatorri irandarra duen mitraismokoa.

Erromatar garaian, frigiar txanoa (pileus deitua), libertoen bereizgarria zen. Sinbolikoki, Julio Zesarren hiltzaileek ere erabili zuten. Beharbada arrazoi honegatik, Estatu Batuetako Independentziaren Gerran eta Frantziar Iraultzan, askatasunaren ikurtzat hartu zen.

Ravenako San Apolinar Berria elizako bizantziar mosaiko batean, Jesus gurtzera doazen Errege Magoek, frigiar txano bana daramate.

Aro modernoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasuna, herriaren gidari, Eugène Delacroix frantziar margolariarena.

XIX. mendean, frigiar txanoa, behin betiko, askatasunaren eta errepublikanismoaren ikurtzat agertzen da. Askatasunaren alegoriak darama, Eugène Delacroixk 1830ean margotutako margolan ospetsuan. Marianne, Frantziar errepublikaren pertsonifikazioak ere, frigiar txanoa bat darama. XIX. eta XX. mendeetan, zenbait errepublikatan ikur bezala erabilia izan da.

Gaur egun, askatasunaren ikurtzat, Amerikako zenbait nazioren armarrietan agertzen da, Argentina, Bolivia, Kolonbia, Kuba, Haiti, Nikaragua, El Salvador eta Paraguai kasu, baita probintzia eta hiri askotako egungo armarrietan ere.

Kataluniako barretinak, bere jatorria, frigiar txanoan izan dezakeela pentsatu izan da, bere forma, ia berbera baita.

Bizarzurik daraman txanoa ere (350ean hil zen Asi Txikiko Lizia lurraldeko Mirako gotzain izan zen San Nikolas Barikoan oinarritutako pertsonaia), frigiar txanotik eratorritakoa izan liteke, beste egile batzuen arabera, Bizarzuriren txanoa, gotzainaren mitratik datorren bitartean.

Baina, inongo zalantzarik gabe, pottokiek daramaten txanoa, frigiarra da.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]