Frigilianako Haitzako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frigilianako Haitzako gudua
Alpujarrasko matxinada
Data1569ko ekainaren 11
LekuaFrigiliana
EmaitzaErregezaleen garaipena
Gudulariak
 Espainia Morisko matxinoak
Buruzagiak
Luis de Requesens Almueden
Andrés el Xorairán
Abén Audalla
Indarra
6.000 soldadu Ezezagunak

Frigilianako Haitzako gudua edo Bentomizena Alpujarrasko matxinada barruko gertaera izan zen. Gertaerak 1569an izan ziren, Espainiako Málagako probintzian dagoen Frigiliana herrian. Gudu horretan moriskoak erabat suntsituak izan ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moriskoen matxinada 1568ko Eguberrian hasi zen. Errebolta 1569ko apirilean Bentomizera zabaldu zen, Almueden moriskoaren eskutik. Almueden emaztea Canillas de Aceituno herrian kristauen preso zegoen eta, askatzeko asmoz, hara joan zen Almueden, Andrés el Xorairán eta Abén Audalla lagunarekin. Morisko hauek lagunduta, La Axarquía eta Málagako mendien lurraldetako moriskoak gailurretara igo ziren matxinadarekin bat egiteko. Orduan, Arévalo de Zuazo 1500 gizonekin haien kontra joan zen baina garaitua izan zen.

1569ko ekainaren 11an, Luis de Requesensek, 6000 soldadu mertzenarioen aginduan, ofentsiba gogor bat egin zuen matxinatuekin bukatzeko. Borrokan 2.500 morisko inguru hil ziren. Ondorioz, lurralde horietako bizirik gelditu ziren morisko guztiak kanporatuak izan ziren. Lurraldea jenderik gabe gelditu zen eta populatzeko beste lurraldetako kristauak eraman zituzten. 1571n, bestetik, Joan Austriakoak Alpujarrasko matxinada erabat itzali zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.