Galdera erretoriko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erretorikan, galdera erretorikoa edo erotema, figura literarioen barruan, dialogoen figurenetako bat da. Erantzunik espero gabe formulatzen den galdera da, ikuspuntua indartzeko helburuarekin, hizketakidea ados dagoela ulertuz. Edo erantzuna jakintzat emanez.

Entzule edo irakurle guztiak mezuaren igorlearekin bat datozela irudikatzea izaten da helburua.

Figura erretorikoak sailkatzerakoan bi mota hauek aipatu ohi dira: quaestio bakarrik bai ala ez erantzunak onartzen dituen galdera erretorikoak, eta quaesitum, erantzun korapilatsuago bat eskatzen bada.

Adibidea:

"Quousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?"

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]